BARAKALDO. Barakaldoko Udalak 155.300 euroko inbertsioa egingo du, BEZa barne, Arrontegi eta Lutxanako auzoak lotzen dituen Olaetxea apezpikuaren kaleko instalazio elektrikoa berritzeko. 40 urte baino gehiago ditu oraingo instalazioak, eta beharrezkoa da hura eraberritzea. Gainera, ekimenaren ondorioz, argiak iraunkorragoak eta efizienteagoak izango direnez, urteko kontsumoa eta kutsadura murriztu egingo dira.

Lutxana auzoko Artzain Onaren kaleak Larrea kale-buruko ingurabidea gurutzatzen duen tartean egingo da jarduketa. Hein handi batean, espaloian egingo da kanalizazioa, 1.100 metrotan zehar. Deskarga-lanparako teknologia duten lehengo argien ordez led teknologiako argi modernoak jartzean dautza lanak, kontsumoa txikiagotzeko. "Argiteria publikoaren alorrean efizientzia energetikoaren beharkizun guztiak betetzen dira horrela", nabarmendu du Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuak Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.

JASANGARRITASUNAREN AREAGOTU

Inguru honetan, 43 argi daude guztira, eta 77.655 kw kontsumitzen dute, batez bestez, urtean. Berriak jarritakoan, 55.501 kw aurreztuko da orduko; beraz, 22-154 kw kontsumituko da urtean. "Egin ditugun azken jarduketa guztietan, led teknologiako bonbillen alde egin dugu, Barakaldo egunetik egunera efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Oraingo honetan, ordeztutako 43 luminariei esker 13,8 petrolio tona baliokide gutxiago kontsumituko da urtean, eta horrenbestez, kutsadura ere gutxituko.

Obra horretan, 115.360 euro inbertitu dira, eta bi hilekoa da egikaritzeko epea.