BARAKALDO. Koronabirusaren pandemia hasi zenetik gaurko egunera arte, Barakaldoko Udalak 7.200 litro desinfektatzaile erabili ditu oinezkoentzako guneak garbitu eta baldekatzeko.

Jon Andoni Uriak zuzentzen duen Auzoeta Hiriko Obra eta Zerbitzu Arloak osasun krisiaren garaian hartutako neurrien balantzea egin du Informazio Batzorde batean. Bertan, Barakaldoko kaleetan 7.200 litro desinfektatzaile baino gehiago erabili direla ohartu dira. "Arreta berezia jarri da metro-ahoen inguruetan, Gurutzetako eta San Eloyko ospitaleetan, osasun-zentroetan, prestakuntza-zentroetan eta supermerkatuetan, horiek baitziren konfinamenduan jende gehien biltzen zituen guneak", azpimarratu du Uria zinegotziak.

Gainera, desinfektatzeko 16 litroko motxilez indartu da garbiketa-lana arrapala eta eskailera mekanikoen eskudelaetan edukiontzietan...Pandemia hasi zenetik, itxita egon dira hiriko 76 haur-parke eta adinekoentzako aisialdi-guneak, baita txakurguneak ere. "Denbora horretan eta duela aste gutxi ireki zen arte, desinfektatze lanak egin dira jolas gune guztietan, parkeen mantentze-lanetan eta gomazko zoruen garbiketan", azpimarratu du Uriak.

Bestalde, TAO zerbitzua bertan behera geratu zen martxoaren 17tik maiatzaren 18ra.

TERRAZEN ETA HANDITZEN LIZENTZIA BERRIAK

Ostalaritzako lokalak nahitaez ixtearen ondorioz, erakundeek malgutu egin dute hirietan terrazak jartzeari buruzko araudia; izan ere, deseskaladan, kaleko espazioa izan da beren jarduera garatzeko espazio bakarra.

Hala, maiatzetik ekainera, 294 eskaera jaso ditu Udalak, eta horietatik 217 onartu dira, % 74, alegia.

Azkenik, Udaleko Laneko Prebentzio eta Osasun Zerbitzuak emandako jarraibideak betetzeko, 40 paper-banagailu, 120 paper-bobina, 300 litro lixiba, 35 garbitze-mopa eta 50 litro alkohol erosi dira. Horretarako, 3.587,73 euro inbertitu dira.