Hiru hilabetez luzatuko dira

Ekainaren 1ean irekiko da gazteentzako alokairu-laguntzak eskatzeko epea

16.05.2020 | 04:00

BARAKALDO. Gazteei zuzendutako alokairua ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ekainaren 1ean, astelehena, ireki egingo da, eta hiru hilabetez luzatuko da. Horrela azaldu zuen atzo Barakaldoko Udaleko Etxebizitza eta Hiriginta Plangintza eta Kudeaketa Arloko zinegotzi Alfredo Retortillok herriko gazteei bideratutako plana azaltzeko hitzaldian.

Alderdi Sozialistak 2017an bultzatu zituen dirulaguntzak, Udal Aurrekontuari egindako zuzenketa baten bidez, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazte barakaldarrei zuzenduta daude. "Programa honen helburua gure gazteen emantzipazioa erraztea da, askotan zailtasunak baitituzte lan merkatuan pairatzen duten prekarietateagatik", gogorarazi du Retortillok.

Nahiz eta iaz ez zen agortu diru-laguntza horietarako gordetako partida, 2020an 10.000 euro gehiago handitu da, Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz.

Eskaerak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira (udaletxean bertan eta Gurutzetako eta Clara Campoamorreko zentro zibikoetan), ohiko ordutegietan. HAZ oraindik irekita ez badago, koronabirusak kutsatzea saihesteko, prozedura telematiko bat jarriko da. Laguntzak eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa udalaren webgunean kontsultatu ahal izango da (www.barakaldo.eus).Urtean gutxienez 9.000 euroko diru-sarrerak dituztenek jaso ahal izango dituzte laguntzak, eta gehienez ere 25.000 eurokoak, bizikidetza-unitatea kide bakar batek osatzen badu, eta 35.000 eurokoak, bi pertsona edo gehiagorekin bizi bada. Diru-laguntzaren zenbatekoa tarteka kalkulatzen da, eskatzaileen urteko diru-sarreren arabera.