BARAKALDO. Hurrengo astetik aurrera, Barakaldoko merkatu txikiek euren ateak irekiko dituzte berriro. Astelehenean, hilak 18, Bekeako merkatua zabalduko da, eta ostegunean, hilak 21, aldiz, Ansiokoa.

Azoka biek izango dituzte Covid-19aren kutsadurei aurrea hartzeko osasun eta urruntze sozialeko neurri berriak. "Higiene-arauak ezarriko ditugu erosle eta saltzaileentzat, bai eta jarriko ere horretarako gel hidroalkoholikoak. Horrez gainera, ez da produktuak ukitzerik izango, ezta behin erositakoak itzultzerik ere", aurreratu du Delgadok. Babes Zibileko boluntarioek kontrolatuko dituzte sarbideak, bai eta higiene eta urruntze sozialeko neurriak betetzen direla ere.

Barakaldoko merkatu txikiak itxita egon dira martxoan alarma egoera deklaratu zutenetik, Covid-19a kutsatzea saihesteko. Hala ere, aurreikuspenen arabera, Bizkaia 1. fasean sartuko da datorren astean, eta horrenbestez, salmenta-postu horiek irekitzeko debekua bertan behera geratuko da. Hala ere, mugapenak izango dira, birusa barreia ez dadin.

POSTUAK BIRKOKATZEA

Horrela, datorren astean, honako produktu hauen salmenta aitortu duten postuek soilik ekin ahal izango diote jarduerari: landareak, frutak, barazkiak, kosmetika, tresneria, fruitu lehorrak, ozpinetakoak, gozokiak, lekaleak eta drogeria. Ansioko azokan, hasiera batean, normaltasun egoeran jarri ohi diren 94 postuetatik 11ek ireki ahal izango dute berriro, eta Bakean, ostera, 31 postuetatik 5ek.

Lanpostu-murrizketa horrek berekin dakar, halaber, postuak birkokatzea.

Bakeako zabalgunean, adinekoentzako zentro sozialetik hurbilen dagoen zatia baino ez da izango azoka txikia, eta gainerako lekuetan, ostera, aparkalekuak egingo dira. Bi eremuak argi eta garbi mugatuta geratuko dira. .