BARAKALDO. Hurrengo asteazkenetik aurrera, hilak 13, Barakaldoko Udalak babes-biserak banatuko ditu herriko merkatari eta ostalarien artean, langileen segurtasuna bermatzeko. Astelehenean jasoko du apirilaren 30ean erosi zuen materiala, eta behin prestatuta hasiko dira banaketarekin.

Beraz, datozen 13, 14 eta 15 egunotan, Gurutzeta, Clara Campoamor zentro zibikoetan eta Inguraldek Bide Oneran duen bulegoan egingo da banaketa, 8:30etik 14:00etara. Bi babes-bisera banatuko dira lokal bakoitzeko, eta seina ordezko pantaila eta maska. "Ostegunean, hilak 30, erosi zituzten biserak, eta litekeena da enpresa banatzaileak epeak betetzea, garrantzi handia eman baikenion horri erosi genuenean; izan ere, badakigu merkatua kolapsatuta dagoena eta gure merkatariek eta ostalariek lehenbailehen behar dutena material hori. Horregatik prestatu dugu banaketa aste horretarako", azpimarratu du David Solla Ekonomia Sustatzeko Arloko zinegotziak.

Aski da JEZen kopia aurkeztea maskarak jasotzeko. Inguralderekin harremanetan jar daitezke honako telefono hauen bidez bilketa kudeatzeko banaketa-egunetan joateko arazoren bat dutenek: 944789102/944789475/944789451 goizez 08:00etatik 15:00etara, eta 944789137 telefonoan arratsaldez, 17: 00etatik 20: 00etara.

MASKARAK OSTALARITZA ETA MERKATARITZARAKO

Babes-biserak aukeratu ditu Udalak, modu erraz eta erosoan desinfektatzen den babes-produktu iraunkorra delako.

Horrez gain, 6.000 maskara banatuko dituzte merkataritzan eta ostalaritzan, eta asteotan emandako 900 maskarei esker, 300 lokalek ez dituzte ateak itxi behar izan osasun alertarekin ezarritako nahitaezko itxieran.