BARAKALDO. Gaur goizean, maiatzak 8, Barakaldoko Herriko Plazako bulego birtualak bere ateak ireki ditu udal tramiteak goizez egin ahal izateko. Alarma egoera hasi zenetik Barakaldoko Udalak 185 izapide izatetik 410 izatera pasatu da.

Herriko Plazako bulegoa 08:30etik 15:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera.

Bulego Elektronikoaren bidez, honako zerbitzu hauek erabili ahal izango dituzte herritarrek: erroldatze-agiri indibidualak, historikoak eta kolektiboak edo familiakoak eskuratzekoa; udal tramiteetarako eskabideak eta komunikazioak Sarrerako Erregistro Orokorrean aurkeztekoa eta udal-ordainagiriak banku-txartelaz ordaintzekoa.

Alkatetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek gogorarazi du, ondorengo neurriok hartu beharko direla kontuan Bulego Elektroniko hau segurtasunez erabiltzeko:

  • Bulego elektronikora banaka sartzea, adingabeei eta desgaitasuna dutenei laguntzea izan ezik
  • Apar desinfektatzailearen dosifikatzailea erabiltzea bulego elektronikoan jardun aurretik eta ondoren
  • Aurrean dagoenarekiko 2 metrora egotea

Alarma egoera dela eta, HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren aurrez aurreko arreta bertan behera utzi denez, herritarrei Udalaren egoitza elektronikoa erabil dezatela eskatu zaie udal tramiteak egiteko. 410 dira guztira martxoaren 14tik maiatzaren 4ra herritarrek erregistro elektronikoaren bidez aurkeztutako eskaerak, beraz, bikoiztu egin dira 2019ko epe berean erregistratutakoak; 185, guztira.

Gainera, 16.119 dei egin dituzte herritarrek 010 telefono bidez; beraz % 56 igo dira, iazko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta. Azkenik, herritarrek haz-sac@barakaldo.eus kontuaren bidez bidalitako 1.564 mezu elektroniko jaso dira: iazko epe berean jasotako mezu kopuruaren (432) hirukoitza baino gehiago.