BARAKALDO. Koronabirusari aurre egiteko, adituek garraio publikoan maskarillak erabiltzea gomendatzen dute, horrela gaixotasuna hartzeko zein kutsatzeko arriskuak gutxitzeko. Horregatik, Barakaldoko Babes Zibileko boluntarioek Estatuko Gobernuak emandako 16.000 maskara banatuko dituzte astelehen eta asteartean garraio publikoaren erabiltzaileen artean.

Angel Madrazo Herritarren Segurtasun eta Babes Zibil Arloko zinegotziak jakitera eman duenez, maskarak garraiobide guztietako bidaiariei emango dizkiete (metroa, aldirikoak, RENFE, Bizkaibus eta KBUS).

Partida bat taxilarientzat izango da, eta beste bat, berriz, Barakaldon dauden bi elikagai-bankuentzat: Nuestra Señora de El Carmen-Soli eta Hay Una Esperanza para Ti.

Azken asteetan, bigarren aldia da Denis Itxaso buru duen Gobernuaren ordezkaritzak Barakaldoko Babes Zibilari maskarak ematen dizkiona garraio publikoaren erabiltzaileei banatzeko.

"Espainiako Gobernuari eskerrak eman nahi dizkiot Babes Zibileko boluntarioengan duen konfiantzagatik, baita gure hiriko bizilagunak lanpostuetara bidean babesteko egiten ari den ahaleginagatik ere", azpimarratu du Madrazok. Gogoratu behar da bihartik aurrera nahitaezkoa dela maskara eramatea garraio publikoan bidaiatzeko, Covid-19 kutsatzea saihesteko (orain arte gomendio bat zen)..

Metroan, lau geltoki barakaldarretan banatuko dira maskarak, honela banatuta:

Gurutzeta, Ansio, Barakaldo eta Bagatza Bizkaibusen eta KBUSen lineaka egingo da banaketa, eta RENFEko Aldirietan, berriz, udalerriko bi geltokietan entregatuko dira maskarak: Desertu-Barakaldo eta Lutxana.