BARAKALDO. Martxoaren 14an ezarri zen alarma-estatuak establezimendu eta saltoki asko ixtera behartu zituen. Hala ere, horietako batzuk oraindik irekita dihardute, eta zerbitzuak eskaintzeko zailtasunak izan ohi dituzte. Horregatik, Inguraldek 'Barakaldon Irekia' eta 'Barakaldon Etxez Etxeko Zerbitzua' izeneko plataformak abiarazi ditu, hirian zerbitzua ematen duten negozioak ezagutu eta geolokalizatzeko.

Halatan, Barakaldok, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren aldeko jardunean, mapa elkarreragile bana diseinatu du, une honetan zerbitzuak eskaintzen ari diren udalerriko auzo guztietako negozioetan banatzeko.

"Tresna honen bidez, Barakaldoko herritarrei kokapena dakarren informazioa eman nahi zaie, funtsezkotzat jotzen diren produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituztelako irekita dauden udalerriko establezimenduei buruz, edo, bestela, lokalak itxita edukitzen dituztelako eta alarma-egoeran premia biziko etxez etxeko produktu edo zerbitzuak eskaintzen dituztelako", adierazi du David Solla hiriko Ekonomia Sustatzeko zinegotziak.

Mapa horiek ezartzeko erabilitako tresna Google-Maps mis sitios aplikazioan oinarritzen da, eta bi mapa elkarreragile izango ditu.

Lehenengoak Abierto en Barakaldo du izena, eta hamar kategoriatan jasoko dira bertara joan daitezkeen establezimenduak: supermerkatuak, aholkularitzak, bankuak, estankoak, drogeriak...

Bigarrenak, berriz, Servicios a domicilio en Barakaldo du izena, eta bost kategoriatan jasoko dira produktuak eskaintzen dituzten establezimenduak, bezeroen etxera helaraziz, hala nola ile-apainketa, psikologia, iturgintza, elikadura...

Hala, jarduera-sektorearen araberako bilaketaren bidez edo mapako ikonoen bidez jakin ahal izango dugu, Barakaldoko zein establezimendu dauden irekita, zeinek egiten duten etxez etxeko banaketa, ordutegiak eta abar.

Mapa aldian-aldian eguneratuko da, Bizkaian deseskaladaren faseei ekin ahala, sartzea erabaki duten edo egin dezaketen establezimendu berriei buruzko informazioarekin.