SANTURTZI. Urriaren 2tik 17ra bitartean ospatuko den Santurtziko Zine Jaialdiaren zortzigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea aurreratu egin dute antolatzaileek. Aurrerapen horren helburua konfinamendua sortzeko erabiltzea da, parte hartzaileek irudimena landu dezaten. Aurten bost atal egongo dira jaialdian: Santurtzi, Estatal, Ibiltariak, Kalean eta Euskal Pantailak.

“Egun ezin dugu jakin nolako egoera izango dugun jaialdia egindo den datetan, hortaz, horrekin aurrera egitearen asmo irmoa hartu dugu. Hala eta guztiz ere, gure ardatz nagusia tabernak dira, bertan bistaratzen baitira laburmetraia, eta Serantes Kultur Aretoa (SKA), non itxiera ekitaldia ospatzen den, eta horregatik tentuz egingo dugu, betiere aintzakotzat harturik atzeratu, bertan behera gelditu edo zenbait babes-neurriekin egin beharko litzatekeela” baieztatzen du Iñigo Cobok, sariketaren zuzendariak.

Santurtzi izenenko ataleko izen-emate epea izango da itxiko den azkena, irailak 13 hain zuzen ere. Ohikoa denez, atal honetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da bi arau betetzea: lanak hamabost minutu baino gutxiago irautea eta, gutxienez, plano bat Santurtzin bertan grabatuta egotea.

Festibalaren beste lau atalek ekoizpenak jasoko dituzte abuztuaren 15era arte. Estatal atalean lekua dute 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako hamabost minutu baino gutxiagoko laburmetraiak. Ibiltariak, Amnistia Internazionalarekin kolaboratzen duen atala, jorratuko diren lanak zerikusia izango dute Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalekin, bereziki lan eta osasun eskubideekin. Kalean, Homeless Film Festival eta Bizitegi elkartearekin bateratutako atala, landuko diren gaiak etxegabetzearekin eta baztertze sozialarekin izango dute zerikusia. Euskal Pantailak atalean normalean zirkuito komertzialetik at geratzen diren euskal lanak proiektatuko dira. Parte hartzeko oinarriak eskuragarri daude jaialdiaren webgunean.

SANTURZINE ZERO

Horrez gain, itxialdia eramangarriagoa egiteko asmoz, orain dela astebete festibalak martxan jarri zuen Santurzine Zero-k, lehiaketa berri bat non osasun krisialdiari buruzkoak ez diren laburmetraien sorkuntza sustatzen den. Grabaketek ezin dute bost minutu baino gehiago iraun eta gaia ezin da konfinamenduari buruzkoa izan, ezta COVID-19ari buruzkoa ere. Epea irekita dago igande honetara arte. Saritutako grabaketa proiektatuko da jaialdiaren 8. edizioan eta horren sortzaileak sari bat jasoko du, oraindik zehaztugabe dagoena. Lan guztiak ikusgai egongo dira online.