BARAKALDO. Ezkerraldeko adinekoen egoitzak Purchasing Maier Group, Walterpack Group eta Tknika enpresek ekoitzitako eta Barakaldoko Udalak banatutako 1.800 babes-pantaila jaso dituzte aste honetan zehar.

Tknikatik egin diseinua, 8 prototipoetatik abiatuta, 20.000 pantaila babesle sortu baitzituen Lanbide Heziketako hainbat zentrotan. Aldi berean, diseinua Maierri eman zitzaion. 300 pantaila orduko egiteko gaitasuna du Maierrek, eta 1.800 babes-elementu eman dizkio Ezkerraldeari. "Laguntza eskatu zigun Maierrek eskualdeko adinekoen egoitzetan banatzeko, eta hala egin dugu, ehunka pantaila babesle banatuz Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko Udalei, dituzten adinekoentzako zerbitzuak kontuan hartuta", azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Gainera, 1.350 maskara eta eskularru eman dizkie Udalak Barakaldoko adinekoen egoitzetako langile soziosanitarioei ."Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu Maier, Walterpack Group eta Tknikari egin diguten dohaintzagatik. Barakaldon adinekoen egoitza ugari ditugu, eta pandemia honetan sektore ahulenetako bat da; horregatik, pantaila horiek oso ondo hartu dituzte langile soziosanitarioek ", azaldu du Del Campok.

BOLUNTARIOAK MASKARAK EGITEN

Barakaldoko Udalak boluntariotza-sare bat jarri zuen martxan duela aste batzuk, eta, sare horren bidez, maskarak egin dituzte jantzigintza-tailerrek - besteak beste, Usoa Lantegiak - eta auzotarrek Inguraldek emandako materialarekin (patroia, oihalak eta gomak). Orain arte, 8.500 unitate baino gehiago sortu dira, eta lehen lerroan lanean ari diren sektoreetako langileen artean banatzen ari dira. "Behar den guztietan laguntzeko prest dagoen herria dela erakusten ari da beste behin Barakaldo. Ez dugu hitzik elkartasun olatu hau guztia eskertzeko ", esan du Del Campok.