BARAKALDO. Barakaldoko Udalak, konfinamendu garaia eramangarriagoa egiteko asmoarekin, 'Kulturarekinetxeangeratu' izeneko kultur programa abiarazi du. Horren bidez, herritarrak kultur programazio zabala jasoko dute online.

Astero berrituko dira jarduerak eta Udalaren webgunean, www.barakaldo.eus webgunean eta udaleko gizarte sareetan (Facebook: Barakaldoko Udala eta Twitter: @infobarakaldo) aurki daitezke pdf formatu elkarreragilean, barakaldarrek yoga, gimnasia eta abarretako bideo, tutorial, hitzaldi, eskola edo jardueretara sartzeko aukera izan dezaten."Etxean geratu behar dugu, baina gure etxeetan egonaldia sortzaileagoa, kulturalagoa eta atseginagoa izateko tresnak eman nahi dizkiegu herritarrei", adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak. "Era guztietako jarduerak bildu ditugu, hala nola, erakusketak modu telematikoan non bisitatu, kultura-sorkuntza, erlaxatzeko eta meditatzeko ariketak, hitzaldiak ¿ baita txikienentzako jarduera ludikoak ere, antzerkiaren, arte plastikoen eta jolasen bidez", zehaztu du zinegotziak.

Hurbileko Kultur Ekipamenduen Sareko Kultur Gelak, Kultura Zabalkundea, Arte Eszenikoak eta Txikigune programetatik sortu da proposamena, konfinamenduak irauten duen bitartean herritarrei zerbitzua ematen jarraitzeko. Tailerretako bideoak kultur ekipamenduetako irakasleek sortu dituzte.

"Herritarrak zirikatu nahi ditugu ekimen horietan parte har dezaten, ziur baikaude kulturaren bidez egoera hau eramangarriagoa izango dela. Hazi ere egingo gara ezagutza eta teknika berriekin, eta behin normaltasunera itzulitakoan, ikasten jarraitu ahal izango dugu haiekin", adierazi du Canterok.