BARAKALDO. Barakaldoko Udalak, herriko gazteek konfinamendu garaia etxetik irten gabe ahalik eta hoberen eraman dezaten, programazio digitala sortu egin du. Giltzarri eta Gazte Bulegoaren webguneetatik sartu ahal izango dira edukiak ikustera. Bertan, mota guztietako jarduerak online egongo dira eskura: sukaldaritza-errezetak, kirol saioak, dantzarako playlistak…

Garrantzitsua da gazteek eta nerabeek lan- eta ikasketa-ohitura batzuk izatea konfinamenduan dauden bitartean, baina, atsedena, aisialdia eta dibertsioa zaintzea ere garrantzitsua da. Hortaz, Barakaldoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak topaleku digitalak eta on line topaketak garatu ditu, ikaskideen artean gizarte-harremanak izaten laguntzeko, bai haien hobbyak eta zaletasunak garatzen laguntzen eta balioetan oinarritutako kultur hazkuntzarako proposamenak egiten dizkieten hezitzaileen artean ere.

Horregatik, aste honetatik aurrera, gazteen zerbitzuak arlo guztietan garatzen ari diren jarduerak eskainiko zaizkie egunero, hala nola kultura, hezkuntza, euskara, aisialdia, osasun emozionala, emantzipazioa, boluntariotza edo parte-hartzea. Etxeko zinema, familian egiteko jolasak eta jarduerak, sukaldaritza-tailerrak, dantzarako playlistak, kirol-dinamikak... bezalako jarduerak dira.

Jarduera guztiak www.giltzarri.info eta www.gaztebulegoa.info webguneetako Jarduera Agendetan geratuko dira erregistratuta, eta egunero proposatuko dira ekimen berriak. Bestalde, dinamizazioa zuzenean eta berehala zabalduko da zerbitzuok erabili ohi dituzten sare sozialetara: Instagram, Facebook eta Twitter, bereziki.