SESTAO. Sestaoko Udalak 140.000 euro bideratu ditu Las Llanas kiroldegiko gimnasioko kardio eta muskulazio makina berrietara. Kiroldegia bi astez egon da itxita mantentze lanak direla eta, eta orain ateak zabaldu ditu berriro ekipamendu berriarekin. Guztira, BH markako 56 makina berri izango dira, eta gimnasioko kideek gaurtik aurrera gozatu ahal izango dituzte. Bukaerako prezioak hurrengo lau urteetan makina horiei egin beharreko mantentze-lanak ditu barne.

Instalatutako aparatuen artean eskailerak, korrika egiteko zintak, eliptikoak, bizikleta bertikalak, spinningeko bizikletak, arraunketa-makinak, multipower makinak, halterak, besoak eta sorbalda lantzeko ekipoak, kokorikatzeak egiteko makinak, etab. aurki daitezke. Laburbilduz, gimnasioko 500 bazkidek baldintza ezin hobeetan entrenamendua egiteko beharrezkoa den guztia dago

Gimnasioa itxi behar zela aprobetxatuz, garbiketa orokorra egin da, instalazioak margotzeaz gain. Gainera, ispiluen lerroa zabaldu da eta elektrizitate- nahiz internet-harguneak jarri dira gimnasio osoan, makina berriei zerbitzua emateko.

56 makina berri horiek instalatu ondoren, Las Llanaseko gimnasioak guztira 107 aparatu ditu. Makina zaharrei dagokienez, berriz tapizatuko dira, itxura berriekin bat etortzeko.

Berriei tokia uzteko Las Llanaseko gimnasiotik kendu diren makinei buruz, kontserbazio-egoera onenean zeudenak La Benedictako muskulazio-gimnasiora eraman dira, bertan makineria zertxobait hobetzeko.

Gainerakoak udalaren kirol-instalazioetan diharduten klubek erabil ditzaten eskaini dira.