SANTURTZI. Abian da dagoeneko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Enpresa-Ideiak biltzeko lehiaketaren XII. edizioa. Aurten Portugaleten ospatuko da.

Aurkezpena Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Komertzio Zinegotziaren eskutik izan da, Txema Ezkerraren eskutik. Hitzarmen sinatzearen ekitaldian ere izan ziren, besteak beste, ekimenean parte hartzen duten beste udalerrietako alkateak, enplegu zinegotzi ordezkariak, behargintza teknikoak…

Horrela, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroek haien indarrak batzen dituzte berriro ere, kultura ekintzailea bultzatzeko, espiritu enpresariala eta enpresen sorkuntza sustatzeko eta jakin-mina eta komarkarako beharrezkoak diren enpresa ideia berriak dituzten pertsonei saritzeko.

Bestalde, Enpresa-Ideak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketaren 12. edizioa herritarrei, baita herritar taldeei ere- gutxienezko taldeko partaideen %50a lehiaketan parte hartzen duten Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroen parte diren udaletan erroldatuta egon beharko dira- zuzenduta dago.

Gainera, adin nagusikoa izatea beharrezkoa da edo taldean adin nagusiko partaide bat egon beharko da, taldea ordezkatzeko tutore gisa.

Enpresa-Ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 12. lehiaketaren sariak hurrengoak dira:

  • Teknologia ekintzailetza eta berritzailearen saria: 1.000 euro
  • Gizarte ekintzailetzaren saria: 1.000 euro
  • Ekintzailetza jasangarriaren saria: 1.000 euro
  • Emakumeen ekintzailetza saria: 1.000 euro

Gainera, Behargintza zentro bakoitzeko 3 sari lokal banatuko dira, bakoitza 300 eurotako balorekoa. Sariei dagokien zenbatekoa 8.500 eurokoa da.

Kategoria eta sariak

Sariak hurrengo 4 ataletan banatuko dira:

  • Teknologia ekintzailetza eta berritzailearen kategoria. Bere balore-proposamenean erabiltzaileei heltzeko erabiliko diren bideetan elementu teknologiko onenak dituen ideia sarituko da. Software-komertzializazioaren garapena, e-commerce plataformen martxan jartzea, errealitate birtualean teknologia berrien erabiltzea edota edozein on-line heziketa teknologia berrien erabilera, zenbait adibide izanik.
  • Gizarte ekintzailetzaren kategoria. Ez bakarrik onura ekonomikoa sortzen duten ideiak, baizik eta garapen jasangarrian oinarrituz onura soziala bilatzen duten ideia ekintzaileak ere.
  • Ekintzailetza jasangarriaren kategoria. Kategoria honetan biltzen diren ideak balioa sortuko dute hurrengo 3 alorretan: ekonomia, soziala eta ingurumena.
  • Emakumeen ekintzailetzaren kategoria. Ekintzailetza prozesuan emakumearen partaidetza bultzatzen duten ideak onartuko dira, bai ideiaren kontzeptualizazioan, bai talde sustatzailaren partaide izanik, emakumeei zuzendutako produktu edo zerbitzuen garapenean eta baita ekintzaren jomuga emakume kolektiboa izanik ere. Aurreko urteetan bezala, irabazitako enpresa-ideiak, zein irabazi gabekoak, Ideia Banku publiko baten parte izatera pasatuko dira eta ideia hauetan oinarrituta proiektu enpresarial bat garatu nahi duen edozein pertsonaren esku egongo dira.

Balorazio irizpideak

Aurretik kategoria atalean aipatutakoaz gain, hauek izango dira balorazio irizpideak: enpresa-ideiaren kreatibitatea eta komarkan martxan jartzeko bideragarritasuna. Ideiaren ingurumenarekiko jasangarritasuna. Ideia komarkako udaletako behar eta erronkei gerturatzea. Aurretik kategoria atalean aipatutakoaz gain, hauek izango dira balorazio irizpideak: enpresa-ideiaren kreatibitatea eta komarkan martxan jartzeko bideragarritasuna. Ideiaren ingurumenarekiko jasangarritasuna. Ideia komarkako udaletako behar eta erronkei gerturatzea.

Aurkezpen epea

Enpresa-ideia aurkezteko epea 2020ko otsailaren 14an irekiko da eta apirilaren 30ean itxi egingo da 13:00etan. Behargintza parte-hartzaileetan aurkeztu beharko da, baita oinarrien berri izan edota beste zenbait gai argitu.

  • Behargintza Santurtzi (Santurtzi Lan) Itsasalde Kalea, 26 - 48980 Santurtzi. T. 94 420 58 00
  • Behargintza Portugalete La Canilla Eraikina, 1. eta 2. solairuak - 48920 Portugalete. T. 94 472 93 06
  • Behargintza Barakaldo (Inguralde) Aldapa Kalea, 3 A - 48901 Barakaldo. T. 94 478 94 44
  • Behargintza Sestao Txabarri Kalea, 20 - 48910 Sestao T. 94 472 17 26
  • Meatzaldeko Behargintza El Minero Etorbidea, 7. Gorbea Aretoa - 48530 Ortuella T. 94 404 49 58