TRAPAGARAN. Trapagarango Udalak herriko 122 perrtsonaren enplegarritasuna hobetuko duen lan-mundurako prestakuntza ikastaro berriak aurkeztu ditu. Kurtso hauek urteko lehenengo seihilabetekoan egingo dira, eta Trapagarango Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Enplegu Sailak antolatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko Lanberri eta Gazte Programen bidez.

Lanberri programaren asmoa da, aurreko hiru urteetan bezala, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak lanerako eta gizarterako prestatzea eta orientatzea. 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, ezintasuna dutenak eta gizarte bazterketa arriskuan daudenak izango dira ikastaro-hartzaileak, lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago izan dezaten. Pertsona horiek Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribaturik egongo dira langabe gisa edo enplegua hobetzeko egoeran.

Programa honen bidez abian jarriko diren ikastaroak hauek dira:

  • Biltegi eta stockaren kudeaketa: 45 ordu
  • Zamalanen teknikak: 30 ordu
  • Orgatila atzeragarria: 45 ordu
  • Kutxa eta apal-betetze lanak: 45 ordu
  • Lehen sorospena: 45 ordu
  • Pintxogintza: 45 ordu
  • Oinarrizko gaitasun digitalak: 40 ordu
  • Enplegua bilatzeko trebetasun digitalak: 40 orduEnplegua bilatzeko trebetasun digitalak: 40 ordu
  • Elikagaien manipulazioa: 12 ordu

Ikastaro bakoitza 10-12 lagunentzat izango da.

Ikastaro hauetatik lehenengo emango direnak logistika sektorearekin lotuta daudenak izango dira, hau da, biltegi eta stockaren kudeaketa, zamalanen teknikak eta orgatila atzeragarriari buruzkoak, haietan parte hartzen duten pertsonak edozein motatako biltegitan lan egiteko prestatuko dituztenak. Interesdunek 2020ko otsailaren 12ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Ikastaroak emateko egunak hurbiltzen diren heinean jakinaraziko dira horien hasiera-data.

Beste alde batetik, Gazte programa, Bizkaiko Foru Aldundiak subentzionatua hau ere, 30 urtetik beherako gazteei zuzendua dago. Gazte horiek Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribaturik egongo dira langabe gisa edo enplegua hobetzeko egoeran. Programa horren barruan ikastaro hauek antolatuko dira:

  • Jatetxe eta tabernako lanetarako oinarrizko gaitasuna: 45 ordu
  • Gizarte abileziak lanbide garapenerako: 20 ordu

Ikastaro bakoitza 10 lagunentzako izango da.

Udalak eskerrak ematen dizkio Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailari ikastaro hauek antolatu ahal izateko egiletsi duen diru-laguntzagatik. Hura guztira, 35.076 eurokoa izan da, Lanberri programarako 29.346 euro erabili direlarik eta 5.730 euro Gazte Programarako.