SESTAO. Sestaoko Udalak 2014. urtean herriko adinekoen etxebizitzak suteengandik babesten hasi zen su-detektagailuak instalatzen. Gaur egun, 80 urtetik gorako eta bakarrik bizi diren nagusien 504 etxebitza babesturik daude suteen aurka aparatu honi esker. Gizarte Ekintza eta Adinekoentzako zinegotzi Yosune Serapiok proiektu honi balioa eman zion atzo, bere iritziz, "talde kaltebera bati, erreflexuak eta erreakzio-gaitasuna galtzearen ondorioz etxebizitzan istripuak izateko arrisku gehiago dituenari, segurtasuna eskaintzen baitio".

Detektagailuak jartzeko azkeneko kanpaina 2019ko urriaren 1etik abenduaren 17ra bitartean egin da. Udaleko biztanleen erroldaren arabera, 43 etxebizitzetako pertsonek 80 urte beteak zituzten 2019ko abenduaren 31n eta bakarrik bizi ziren. Izan ere, horiek ezinbesteko baldintzak dira programan parte hartu ahal izateko.

Etxebizitza guztietara joan ondoren, azterketa-eremua 43 etxebizitzatik 28 etxebizitzara pasa zen honako arrazoiengatik:

Pertsona bat hil zen.

4 pertsona dagoeneko ez ziren beren etxebizitzetan bizi, bai ohiko etxebizitza ez zelako, bai egoitzan sartua zegoelako.

6 pertsonek ez zuten zerbitzua nahi, oraingoz beharrezkoa ez zelakoan.

Azkenik, beren etxebizitzatan edo hirugarrenen bidez 4 pertsona aurkitzea ezinezkoa suertatu zen.

Hartzaileetatik bajak kendu ostean, guztira 28 pertsonak (aurrez ikusitakoaren % 65) programan parte hartzea onartu zuen.

Bisitatutako 28 etxeetatik 25ean su-detektagailu bat instalatu zen eta 3 etxebizitzatan bi ke-detektagailu. Era berean, 2019. urtean bakarrik bizi ziren 4 pertsonen eskeei arreta eskaini zaie. Horiek 80 urte baino gehiago zituzten eta beren esku ez zegoen zerbitzua. Ondorioz, 2019. urtean guztira 32 etxebizitzatan instalatu dira detektagailuak.

Halaber, zerbitzuaren barruan krokis bat egiten da, larrialdiaren kasuan ebakuazioa errazagoa izateko eta, gainera, etxean sutea gertatuz gero, norberak bere burua babesteko eskuliburua entregatzen da. Azkenik, sutearen aurrean jarduteko moduari buruz oinarrizko segurtasun-nozioak ematen dira.

Urriaren 1etik abenduaren 17ra arteko tartean udalak 2014. urteaz gero jarri dituen su-detektagailuak ikuskatu dira. Ikuskapenaren ondorioz, bateriak aldatu, pantaila optikoen artekak garbitu eta horiek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko gailuak testatu dira.

Mantentze-lanetarako zerbitzuaren etxebizitza hartzaileak 540 izan dira. Dena den, gorabehera desberdinengatik, ezin izan da etxebizitza guztietara iritsi. Adibidez, 49 kasutan zerbitzuaren pertsona titularra hilda zegoen, 17k etxebizitza aldatu du edo egoitzan sartu da eta 2k zerbitzuan borondatezko baja eskatu zuen. Beraz, detektagailuen mantentze-lanak guztira 472 etxebizitzatan (erroldatutako % 87) egin dira.

Alta berriak eta mantentze-lanak kontuan hartuta, bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonei dagokienez, gaur egun Sestaon 504 etxebizitza daude babestuak eta guztira 523 detektagailu daude instalatuak.

Su-detektagailuak instalatzeko zerbitzuak gizarte-lanaren atala aurrez ikusten du eta Adinekoen Udal Behatokia deritza. Etxebizitzetara egindako bisitak aprobetxatuta, erabiltzailearekin elkarrizketa pertsonala egiten da eta gizarte-zerbitzuetarako informazio interesgarria lortzen da, egoera kalteberan dauden edo zailtasunak izanik, beste programa batzuen bitartez esku hartzea behar duten pertsonen kasuak azaldu baitaitezke.

Udal-behatokiaren helburu orokorra da, batetik, adinekoekin harremana izatea, informazioa jasotzea eta adinekoen ezaugarriak nahiz bizi-egoera deskribatzea; eta, bestetik, tratu txar, abandonu eta/edo gizarte isolamenduaren egoeran dauden edo horretarako arriskua duten pertsonak identifikatzen laguntzea. Era berean, nahasmendu kognitiboa, gizarte-zerbitzuekin zerikusia duten beharrak ala behar bereziak dituzten pertsonak identifikatu daitezke.

Etxebizitza guztietan eskura ageri diren gizarte-baliabide guztien berri eman da eta zeregin horretan jardun duten gizarte-langileekin elkarrizketa izan ondoren, pertsona elkarrizketatu bakoitzaren txostena egin da. Bertan antzemandako beharrak eta egoitza bakoitzean adierazitako beharrak islatu dira, bilakaerarekin batera. Horretarako, banan-banako jarraipena sustatzeari begira, aurreko urteko informazioa erantsi da.

Informazio hori guztia abiapuntutzat hartuta, anomaliaren bat hautemango balitz, Gizarte Ekintza Arloa erabiltzeko eskubidea izango lukeen beste baliabide batzuen bitartez erabiltzailearekin lanean hasiko litzateke.

2019. urtean eskainitako zerbitzu horien guztizko kostua azkenean 18.487,83 eurokoa izan da eta dagoeneko 2020rako aurrekontuan, udalbatza osoak abenduaren 30ean onartutakoan, aurrez ikusi da partida, hain beharrezkoa den zerbitzua ematen jarraitzeko, beren etxebizitzetan adinekoen segurtasuna areagotzen baitu.