BILBO. Sestaoko Txabarri auzoak patinaje-pista izango du Gabonetan. Hiru Kontzejuen plazan ezarriko da, eta horrez gain azoka egongo da Sol frontoian.

Txabarri GabON Bizi Txabarriko auzokideek beren auzoan Gabonez gozatzeko jarduera-programa da. Baina, gainera, Sestaoko gainerako biztanleak auzora hurbil daitezen sustatu nahi du.

Balkoiak eta lehioak edertzeko lehenengo lehiaketaren helburua auzoaren estetika hobetzeko, auzokideek beren balkoiak eta leihoak Gabonetako apaingarriekin apain ditzaten animatzea da. Lehiaketa abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean egingo da eta hiru sari banatuko zaizkie apainketarik onenei: 600, 400 eta200 euro.

Bigarren erakargarria Hiru Kontzejuen plazan doako patinaje-pista da. Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte ipiniko da eta goizez 11:00etatik 14:00etara funtzionatuko du; arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:00etara, abenduaren 25ean eta 31n izan ezik. Horietan bakarrik goizez jardungo du.

Patinaje-pistaren ondoan Gabonetako zuhaitza ipiniko da eta abenduaren 21eko arratsaldean piztuko da. Hurrengo egunean, haurrek Gabonetako apaingarrien eta posta-txartelen tailerrean parte hartu ahal izango dute, baita Polaroid argazki-tailerrean ere, gero, zuhaitza apaintzeko.

Gabonetako hirugarren erakargarria usadiozko Mari Domingi eta Astotxoaren Eguna izango da. Hiru Kontzeju Elkarteak antolatzen du eta horri esker, 21ean auzoa jarduerez beteko da goizeko 12:00etatik arratsaldeko azken ordura arte.

Amaitzeko, abenduaren 26tik 30era El Sol frontoian Gabonetako Azoka jarriko da. Azokak 8 postu izango ditu saltokiak instalatzeko eta berezko jarduera-egitaraua antolatuko da.

26an Paco DJ arituko da eta 27an txokolatada, herri-zumba, merkatariek oparitzen duten saskiaren zozketa egin eta balkoiak nahiz leihoak edertzeko lehiaketaren sariak emango dira.

Abenduaren 29an Rebonza Txirrindularitza Elkarteak txirrindularitza-gynkana antolatuko du eta 30ean Gaztelekuak jarduerak gauzatuko ditu, Jaure DJ, ipuin-kontaketa eta txotxongiloen emanaldiarekin batera.

Txabarri GabON Bizik Txabarri SestaON Bizi egitarauan du bere jatorria. Horrez bitartez udalak udalerriko beheko aldea suspertu nahi du eta lan-estrategia desberdinez baliatzen da horretarako. Estrategia horietako bat da, hain zuzen ere, auzoa berariazko kultura- eta aisialdi-egitarauaz hornitzea.