BARAKALDO. Barakaldok 300 metro koadroko karpa izango du abenduaren 21ean Santo Tomas eguna ospatzeko. Bertan, ohiko jardueraz gain, umeentzako tailerrak eta nagusientzako hitzaldiak egongo dira aurten.

'Aurten Barakaldon ospatu' goiburupean, San Tomas Eguna Anaien Parkean jazoko da, aukera honetarako euskal nekazaritza eta tokiko produktuen ohiko merkatu batean bihurtua. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, 300 metro karratuko karpa bat ipiniko da non talo txorizoarekin eta sagardoa prezio herrikoian dastatu ahal izango den. Halaber, karpak umeentzako bi tailer izango ditu, bata talokoa eta bestea txoripanekoa, txikitxoek euskal nekazaritzaren ohizko produktu hauen elaborazio eta jatorriari buruz ikasi dezaten.

Karparen kanpoaldean, kilometro 0 eta lur produktuen erakusketa eta salmentarako hainbat salmahai presatuko dira. Honela, azoka bisitatzen duten pertsonek baratze ekologikoko produktu desberdinak, euskal pastel eta ogiak, lore eta bitxikeriak, eta guztiz pertsonalizatutako artisau-opariak aurkituko dituzte. Lehenengo San Tomas Eguneko goiz osoan zehar gabonetako giro eta kalejira dinamizatuko da, Barakaldon ospatuko dena.

Barakaldoko Udalaren garapen agentziak, Inguraldek, sustatutako hiriaren promozio ekintzen barruan sartzen da jarduera hau, tokiko hiri-enpresaren sektorearentzat garrantzitsuak diren egun hauetan, familia aisialdia errazteko eta Barakaldoko saltoki eta ostalaritza-guneetan kontsumoa laguntzeko helburuarekin. Zentzu honetan, Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Estrategia eta Hiri-garapen zinegotziak, David Sollak, Barakaldoko eta inguruko udalerrien auzokoak animatu ditu "larunbatean San Tomas azokaz gozatzera etorri daitezen, tokiko zapore eta barakaldotar giroarekin".

Herritarrek hitzordu hau galdu ez dezaten, Inguraldek 200 kartel eta 1000 informazio-flyer banatuko ditu metro sarbide, saltoki, ostalaritza-denda eta udal-ekipamenduetan.