BILBO. Campeones film saritua Munoa finkan izango da ikusgai abuztuaren 6an gaueko 22:00etan. Barakaldoko Udako Gauak programaK doako ekimenak eskainiko dizkie barakaldarrei uztail-abuztuko astelehen eta astearteetan.

Zinea, musika eta dantza dira Barakaldoko Udalak udako kultur programaziorako aukeratutako jarduerak. Ez dira beste batzuk faltako. "Bestelako espazioetan, kale eta inguru naturalei probetxu atereaz, kalitatezko kultur proposamenen alde egiten jarraitzen dugu", adierazi du Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Droge-menpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. Aurten, Barakaldoko Udako Gauak programazioa Herriko Plazan, Munoa finkan, Eskulturen plazan, Urban-Galindon eta Gurutzetan gauzatuko da.

PROIEKTUAREN GILTZAK

Barakaldoko Nazioarteko Folklore jaialdia

Barakaldoko Nazioarteko Folklore Jaialdiko emanaldiak sartuko dira Udako Gauak programaren agendan.

Laguntasuna dantza talde barakaldarrak antolatu ditu, eta aurten, Thaitiko Hei Show Tamure eta Georgiako Arsiani nazioarteko kantu eta dantza konpainiak ekarriko ditu.

Zinea familian

Era berean, sentibera da programa familiako aisia eta kulturarekiko, eta aurten ere zerupeko hiru emanaldi eskainiko ditu: "Blackpanther, Campeones eta Cavernícolas filmak.

Musika eta dantza zuzenean

Bi musika emanaldik alaituko dituzte Udako Gauak Eskulturen plazan:

Berriketan - Txalaparta + flamenkoa

La Pulga flamenco (Askoa Etxebarrieta)

Ttakunek, takoi-hotsek eta gitarraren soinuak eratzen dute ikuskizunaren muina.

Qué me van a hablar de amor!

La Porteña Tango

Tango moderno eta egungoak osaturiko show integrala. Musika, dantza eta poesia tangoaren erritmoan.

"Aurtengo ikuskizunak oso interesgarriak dira; beraz, hirian geratzen direnak Udako Gauak programan parte hartzera animatzen ditugu", esanez bukatu du Canterok.

PROGRAMA

Astelehena, 29: Herriko Plaza, 20:00h. - Barakaldoko Nazioarteko Folklore Jaialdia, 2019-07-17

Hei Show Tamure (Thaiti)

Arsiani, Kantu eta dantza konpainia (Georgia)

Laguntasuna Taldea (Barakaldo)

Asteartea, 30: Eskulturen plaza, 22:00h. - BlackPanter

Astelehena, 5: Eskulturen plaza, 22:00h. - (txalaparta + flamenkoa)

La Pulga flamenco (Askoa Etxebarrieta)

Asteartea, 6 ¿ Munoa finka, 22:00h. - Campeones

Astelehena, 12: Eskulturen plaza, 22:00h. -Qué me van a hablar de amor!

La Porteña Tango

Astelehena, 13: Desertu plaza, 22:00h. - Cavernícolas