Urtero bezala, herritarren artean animalien adopzioak sustatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan Getxoko Udalak, 'No compres, adopta - Ez erosi, adoptatu!' izenekoa, aurrekoetan bezala. Kanpainaren helburu nagusia da kalean aurkitzen diren eta familia baten bila dauden maskotei aukera berri bat ematea da, batez ere hainbeste animalia oparitu ohi diren garai honetan.

Aurreko urteetan bezala, maskotak jendaurrean erakutsiko dira hiru egunez udalerriko hiru tokitan, adopzioan emateko: astelehenean, urtarrilak 3, Algortako San Nikolas plazan; asteartean, urtarrilak 4, Romoko Santa Eugenia plazan; eta asteazkenean, urtarrilak 5, Areetako Geltokia plazan. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da hiru egunetan.

Aldi berean, Getxoko Udalak kartel bat prestatu du, non Getxon jasotako txakur eta katu guztiak ikusten diren, bakoitzari dagozkion izena, adina, arraza eta izaerari buruzko datuekin. Ia guztiak lagunkoiak dira, zerbitzuan emandako kalifikazioaren arabera.

Kartelean gomendio bat ere jasotzen da, hain zuzen ere, kalean txakur bat aurkituz gero zer egin jakiteko: etxera ez eraman eta Getxoko Udaltzaingora (94 466 02 02) edo Ingurumen Arlora (94 466 01 91) deitzea gomendatzen da. Etxe-abereak jasotzeko zerbitzuak hartuko du animalia identifikatu eta bere jabea aurkitzeko ardura.