Getxoko Emakumeen Jabekuntzarako Eskolak 20 jarduera eskainiko ditu hastear dagoen ikasturte honetan. Horietan parte hartu nahi dutenek irailaren 14tik 30era bitartean inskribatu ahal izango dira.

Berrikuntzen artean, LGTBI gaiari buruzko tailer bat, feminismoari buruzko mintegi bat eta Mi pequeño Samurai dokumentalaren proiekzioa egongo dira, eskari handiko tailerrekin batera (Aprendiendo a querernos, Nola hitz egin jendaurrean, Biorisa, Autodefensa feminista...). Gainera, CEAR Euskadirekin elkarlanean jarraituko da (Ekofeminismoa erreferente duen tailerra), kulturarteko espazioa ekonomia feministako eskolaren bidez landuko da, eta abesbatza feministak ere hirugarren urtez jarraituko du, eskolako lehen talde egonkorra bilakatuz.

“Aurten ere Eskolak adin eta jatorri ezberdinetako emakumeei hausnarketa egiteko, eztabaidatzeko eta ikasteko, eta aldi berean, biltzeko aukera eskainiko die, bai eta taldeka eta sareetan antolatzeko eta munduari buruz dugun pertzepzioa aldatzen laguntzen duten tresnak eskuratzeko aukera ere”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

IKASTAROAK ETA TAILERRAK

2021/2022ko ikasturteak iraupen desberdineko eta izenematea duten 16 tailer

(horietatik hiru euskaraz) eskainiko ditu eta lau jarduera (izena emateko beharrik gabekoak), Jabekuntza Eskolan, Txikigunen edo Romo Kultur Etxean. Tituluak hurrengoak izango dira:

  • Aprendiendo a des-aprender
  • Búsqueda activa de empleo
  • Aprendiendo a querernos
  • Sostenerme: Yoga y empoderamiento
  • Segunda primavera, cuerpo y autonomía para el climaterio
  • Violencia simbólica: el patriarcado se camufla.
  • Mi cuerpo es un campo de batalla
  • Nola hitz egin jendaurrean
  • Biorisa, taller de risoterapia
  • Zentangle eskertzeko/estimatzeko
  • Dantzaren bitartez korapilatzen
  • Autodefensa feminista
  • Reforzar el suelo pélvico
  • Más allá del cambio climático: construyendo alternativas eco feministas frente a los desplazamientos forzados.
  • Manos a la luz, taller de electricidad para la autosuficiencia
  • Taller de ImproLGTBIG+
  • Coro feminista, cantando y componiendo una identidad propia.
  • Escuela de economía feminista de Getxo
  • Seminario Feminismo Skolastika
  • Documental y coloquio “Mi pequeño gran samurái”

IZEN-EMATEA

Udalak gomendatzen du formularioa online bidez egitea eta aukera ez dagoen kasuetan, emakumeak Algortako Urgull kaleko udal eraikineko bigarren solairura (Berdintasun Zerbitzua/Gizarte Kohesioa) joan ahal izango dira, Call Center zerbitzura telefonoz (944660000 edo 010 Getxotik) deitu edo Herritarren Arretarako Bulegoetara jo (aurretiko hitzorduarekin aipatutako zenbakian).

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira. Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada zozketa egingo da eta onartuen zerrendak urriaren 8an argitaratuko dira. Onartuak erregistratuta geratuko dira. Zerrendak Villamonteko Kultur Aretoan, RKE-Romo Kultur Etxean, HABetan eta udal webgunean egongo dira ikusgai. Informazio gehiago 94 466 01 36 zenbakian eta berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.

ESKOLAREN DATUAK

2020/2021ko ikasturtean jasotako 587 inskripzioetatik 151 emakumek hartu zuten parten eskainitako 15 jardueretan. Duela 18 urte Eskola martxan jarri zenez geroztik, 1.855 ikasle daude.