GETXO. Getxoko Udalak bat egingo du datorren ostiralean, maiatzak 17, ospatuko den Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin. Hori ospatzeko, herritar guztiei bideratutako ekintzak antolatuko dira.

Ildo horretan, Udalak UNESCOren postulatuekin duen konpromisoa berretsi du, Kultura Aniztasuna gizateriaren ondare komuntzat jotzen baitu, eta sendotu egin behar baita oraingo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan. "Inklusioa eta herritar guztien parte-hartzea bultzatzen duten politikak sendotzeko lan egiten dugu, kohesio soziala, gizarte zibilaren bizitasuna eta bakea bermatzen baitituzte", azpimarratu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

EGITARAUA

Jardueren programa indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz egin da, eta, beraz, ez du udalerriko aniztasuna erakusten duen topaketa- eta ospakizun-jarduera handirik aurreikusten. Lehenik eta behin, maiatzaren 19an, 18:00etan, eta Zoom plataformaren bidez, Pertsona zurientzako arrazakeriaren kontrako deseraikuntza-tailerra izango da, Sarah Gottlieb Madrilgo SOS Racismo taldeko kidearen eskutik. Beste udalerri batzuetako zurrumurruen aurkako Estrategiaren elkarlanean antolatu da ekimena eta nortasun zuria osatzen duten jarrera eta posizio arrazistak aztertuko ditu eta, aldi berean, etengabeko deseraikuntza lanerako tresnak eskainiko ditu.

Bestalde, maiatzaren 24an, 18:00etan, Getxo Elkartegian Nola transbertsalizatu zurrumurruen aurkako eta kulturen arteko ikuspegia gure proiektuen diseinuan? mintegia izango da entitateentzat. Hizlaria Andres Ruiz Balzola Antropologia doktorea izango da.

Bi jarduera horietan parte hartu nahi duten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute antirumores@getxo.eus helbide elektronikoan edo 662 425 662 telefono zenbakian.