GETXO. Getxoko ostalaritza establezimenduek kontuz ibili beharko dira gaur emango diren haize boladekin. Udaltzaingoak mezuak bidaliko dizkie neurriak har ditzaten terrazetan.
Aurrekoetan bezala, udalak Portu Zaharreko auzokideen elkarteari egoeraren berri eman dio, eta mezuak bidaliko dizkie arrisku aldeetako (Kirol Portua, Ereagako hondartza eta Portu Zaharra) merkatariei eta ostalariei. Era berean, Udalak Udal Turismo Bulegoa (itxita egongo da egun osoan) babesteko neurriak ere hartuko ditu eta lur-zakuak emango dizkie aipatutako guneetako establezimenduei.
Olatu handiengatiko alerta laranjak irauten duen bitartean, arrisku guneetarako bideak zainduko ditu Udaltzaingoak eta, egoeraren arabera, aurretik oinezkoentzat eta zirkulazioarentzat itxiko ditu edo murriztuko ditu (Pedro Bilbao estatuatik Portu Zaharrera hondartzaren ondotik doan bidea, Arriluze kairako pasabidea Faroraino, Ereagako igogailutik Portu Zaharrera eta abar). Portu Zaharreko aparkalekua ere itxiko da. Era berean, Udalak gogoratzen du alertak irauten duen bitartean hondartzetara sartzea debekatuta egongo dela.
GOMENDIOAK
Horrekin batera, herritarrei hurrengoak ere gomendatzen zaizkie:
Lo último |