GETXO. Urtero bezala, Getxoko Udaleko Gizarte Kohesio sailarekin bat egiten duten 39 elkartek dirulaguntzak jasotzeko deialdia ireki egin da. Aurten Udalak 150.184 euro banatuko ditu ekimen honetan.

Sei ildotan banatzen diren laguntzen helburu nagusiak dira "gizarte kohesio handiagoa sustatu nahi izatea, udalerriko elkarteak eta boluntarioak bultzatzea, eta alor publiko eta hirugarren sektorearen arteko elkarlana, prestazio eta zerbitzuak aurrera eramateko gizarte ekimena laguntzea", nabarmendu du Carmen Díazek, Gizarte Kohesiko zinegotzi arduradunak.

Era berean, Udalak 48.287 euro zuzenduko ditu Getxoko 17 erakunderen ohiko jardueraren funtzionamendurako eta/edo mantentzeko (1. ildoa): Acompaña Laguntzen, Ahida, Amesten, Asebier, Aspertxu, Berdintasuna, Bidea Eginez Elkartea, Bizkel, E-civis, Argia Fundazioa, Beato Domingo Iturrate Fundazioa, Fidias Fundazioa, Integrando Fundazioa, Ireki, Kosmopolis, San Nikolas parrokia eta Sikap.

11 elkartek 11.000 euro jasoko dute 2. ildoaren barruan, Getxoko udalerriarentzat interesgarriak diren proiektu zehatzak gauzatzeko dena: AECC, Aspanovas, ATECE, AVIFES, Elikagaien Bankua, Fekoor, Doble Sonrisa Fundazioa, Esklerosi anizkoitza Fundazioa, Gizakia Fundazioa, Harrera Taldea eta Ulertuz.

Proiektu esperimental edo berritzaileei zuzenduta dagoen 3. Ildoak 3.000 euro bideratuko dizkio San Nikolas parrokiari.

Diru-laguntzen 4. ildoaren barruan, pertsona adinduengan partaidetza eta zahartze aktiboa sustatzea ezarrita dagoenak 42.500 euro aurreikusten ditu Romo Ibar Nagusien Etxea elkartearentzat, eta Algortako Jubilatuen Elkartea-AJANErentzat eta Andra Mariko Urtealaiak elkartearentzat 7.000 euro bana.

5. ildoaren barruan, esku-hartze sozialean laguntzeari zuzenduta dagoena, 24.000 euro dira Hijas de la Caridad entitatearentzat, oinarrizko beharrak eskaintzen laguntzeko: jantoki soziala, dutxak eta ikuztegia.

Azkenik, aurten, deialdi honek hezkuntzaren arloko laguntzak ere jasotzen ditu, 6. linearen bidez. Horren ildotik, 8.027 euro banatuko dira hurrengoen artean: Romo eskolako Gurasoen Eskolako elkartea, J.B.Zabala eskola, Zubilleta eskola, Romo eskola, Geroa Ikastola, Artaza Romo BHI eta Julio Caro Baroja BHI.

Prestazio horiekin batera, udalak beste gizarte-erakunde batzuekin lankidetzan jardun du urtean zehar, hitzarmenen eta zuzeneko laguntzen bidez.