GETXO. Getxok beste urte batez jasoko du Zinegoak jaialdiaren edizio berri bat. Aurten Gaylesbotrans Nazioarteko Jaialdiaren hamaseigarren edizioa egingo da. Koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduak bertan behera uztera behartu egin zuen, baina orain, urrian, aurreikusitako jarduerak egin ahal izango dira segurtasun neurri guztiak beteta.

Berriro ere haur eta nerabeentzako edukiak sartuko dira eskainiko diren lanetan. Hartara, aurten ere Algorta eta Romoko Gaztelekuetan hainbat emanaldi izango dira, eta baita ipuin kontalaria Ludotekan ere. Halaber, Romo Kultur Etxean emanaldi irekia eskainiko da publiko guztiarentzat. Egungo osasun arauak bete ahal izateko, proiekzioen aretoetara sartzeko unean tenperatura hartuko da eta gela erabiliko da. Barruan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziei eustea.

GAZTELEKU GUREGUNE (ROMO)

Urriaren 25ean, igandean, 18:00etatik 19:00etara, GauEgun gaztelekuan film berdinak emango dira, 11 eta 17 urte bitartekoentzat.

KUKUPRAKA LUDOTEKA

Urriaren 27an, asteartean, 18:00etatik 19:00etara Ipuin kontalariren saio bat izango da, 7 eta 9 urte bitarteko ludotekako bazkideentzat.

ROMO KULTUR ETXEA

Ostegunean, urriaren 29an, 19:00etatik 20:30era, honako filmak emango dira: XY (Islandia, 15'), Cocodrilo (Espainia, 4'), AD LIB (Euskadi, 7'), Jess (Costa Rica, Espainia eta Txekiar Errepublika, 10'), Rani (Paquistán, 14') eta La Mariachi (Mexiko, 8'). Publiko guztientzat.

GAZTELEKU GAUEGUN (ALGORTA)

Urriaren 30ean, ostiralean, 18:00etatik 19:00etara, hurrengo filmak proiektatuko dira: Mi Pequeño Gran Samuraí (Euskadi, 21'), XY (Islandia, 15'), Cocodrilo (Espainia, 4'), Dejarse crecer el cuerpo (Mexiko 4')" eta AD LIB (Euskadi, 7')