GETXO. Datorren ostegun eta ostiralean, urriak 15 eta 16, Getxok 'Sustraiak eta kimuak' izeneko Berrikuntza eta Kulturari buruzko VI. Jardunaldiak jasoko ditu. Ekimen hau Karraskanek antolatu du, eta Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango du.

Kultura- eta sorkuntza-eragileei zuzendutako hitzordua da eta sektoreko ezagutza kudeatzeaz, sistematizatzeaz eta belaunaldien arteko lankidetza balioesteaz arduratuko da, baita genero-kontuetan ere. Hala, hitzorduan, gazteei garapenerako tapoirik jartzen ez dieten eta harreman- eta garapen-esparru berriak eta abar eskaintzen dituzten antolaketa-eredu berriak lantzeko aurkezten diren aldaketa-aukerei buruz hausnartuko da.

EGITARAUA

"Sustraiak eta kimuak" ekimenak online formatua izango du, baina egoitza nagusia Romo Kultur Etxean izango du. Handik, telebista-platoaren antzera, bi saio egingo dira hilaren 15ean eta 16an, 16:30etik aurrera. Zuzeneko bideokonferentziek eta elkarrizketek osatuko dute programa, baita esperientzien lekukotzak dituzten ikus-entzunezko piezek ere. Saio hori osatzeko, parte-hartzaileek txataren eta sare sozialen bidez egiten dituzten ekarpenak bilduko dira.

Javier Martínezek, erakundeetako ezagutzaren kudeaketan aditua, zabalduko du jardunaldia hilaren 15ean; eta Eva Salaberria, Javier Anós eta Jorge Fernández León kudeatzaileek elkarrekin hausnartuko dute hilaren 16rako aurreikusitako elkarrizketan. Parte-hartze horiez eta bi jardunaldietan emango diren esperientziez gain, hilaren 16an, 18:30etik 19:30era, networking espazio bat egingo da kultura- eta sorkuntza-eragileentzat.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da (baita networking saiorako ere). Programa osoa eta izen-ematea