PLENTZIA. Koronabirusaren pandemiak gero eta kutsaketa gehiago uzten ari da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Batez ere Bizkaian. Hori dela eta, lurraldeko hainbat udalek euren herritarren arduratasuna eskatu egin dute.

Azken egunetan, Plentzian konfirmatu diren koronabirusak eragindako kasu positibo berrien aurrean, Plentziako Udalak zuhurtasun eta erantzukizun sozialerako deia egiten du, osasun arloko gomendioak zorroztasunez aplikatzen jarraitzeko eta kontu handiz jarduteko, kutsatzeak berriro ager ez daitezen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Euskadiko egoera epidemiologikoari buruz egunero argitaratzen ari den datu guztien jarraipen zehatza egiten ari da Udala, eta are arreta handiagoa eskaintzen die udalerriko kasuei, guztion osasun publikoa bermatzen jarraitzeko asmoarekin.

Ildo horretatik, udal-gobernuak lasaitasunerako deia egiten du. Osasun Sailak kasuak goiz detektatzen dituen protokoloan konfiantza osoa du, harreman estuen jarraipena egiten ari da ikuspuntu kliniko eta epidemiologikotik, eta, ondoren, pandemiaren ibilbidea monitorizatzen da.

Udalak Plentziako herritarrei gogorarazten die ezinbestekoa dela osasunagintariek ezarritako gomendio eta arau guztiak betetzea, are gehiago gauden egoeran, Euskadiko herri askotan kutsadura-maila handitzen ari baita. Inoiz baino beharrezkoagoak dira maskararen erabilera, jende-pilaketak saihestea, edukierak eta segurtasun-distantzia errespetatzea.

Erantzukizun indibiduala eta kolektiboa Covid-19ren hedapena geldiarazteko, guztion osasuna bermatzeko eta Plentziaren etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzen jarraitzeko.