Maiatzaren 15etik ekainaren 5era

'Kilometro 0' programak lau proposamen eskainiko ditu

14.04.2021 | 15:45

AMOREBIETA-ETXANO. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako 'Kilometro 0' programaren edizio berriak lau proposamen eskainiko ditu, maiatzaren 15etik ekainaren 5era bitartean garatuko direnak. 

Programaren helburu nagusia modu erdi-profesional edo profesionalean arte eszenikoen munduan banaka edo kolektibo edo enpresa baten bidez hasten ari diren udalerriko kolektiboak eta pertsonak bertaratzea da.

Aisia hutsetik haratago doan ekimena da; izan ere, beren lanak udal-espazio batean eta tokiko programa baten babesean aurkezteko kontratazioaren bidez, bultzada bat da artistek beren lehen urratsak eman ditzaten lanbide-munduan; profesionalizaziorantz egindako bide bat edo arte eszenikoen funtzionamendu profesionalera egindako hurreratze bat.

Beraz, artista berriei laguntza eman nahi zaie beren hastapen profesionaletan eta beren lana beren herrian ezagutzera eman dezaten, arte eszenikoak benetako alternatiba profesional gisa eta aukerak dituen sektore gisa aurkeztuz. 'Kilometro 0' programa tokiko kultur sorkuntzari eta parte-hartzeari bultzada berri bat emateko ekimen bezala sortzen da; izan ere, zornotzar batzuk, profesionalki abiatzerik izan gabe, ez zetozen bat % 100ean orain arte lantzen ari ziren ekimenekin. Horrela, ekimen honek egoera hau aldatzeko egiten du lan.

Aurten lau proposamen programatu dira eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Zornotza Aretoaren webgunean:

  • Ametsen urtebetetzea (maiatzak 15 - 12:30ean eta 18:00etan)

Kantu Kolore musika proiektu didaktikoak, Eider Etxeandia zornotzarraren parte-hartzearekin, "Ametsen urtebetetzea" antzezlana aurkeztuko du Zornotza Aretoan, bere lehen filmean oinarritutako euskarazko haurrentzako antzerki ikuskizuna. Elkartasuna, adiskidetasuna eta errespetua uneoro presente egongo diren koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko zuzeneko musika ikuskizuna izango da.

Ametsen urtebetetzea du ardatz istorioak. Lagunek ustekabeko festa bat antolatu diote eta Ametsek bere urtebetetzea ahaztu dutela uste duen arren, Ametsek emango die ezustekoa, sekreturik handiena kontatu baitie.

  • El salto de leucade (maiatzak 21 - 19:00etan)

Encarni San Millan Antzoki Elkarteak -Kené Teatro- "El salto de leucade" antzezlana ekarriko du Zornotza Aretora, oraingoan, Meritxel Gonzalez eta Muna San Emeterio zornotzarren laguntzarekin.

Antzerki garaikide honetan, Agia etxera itzuliko da Poesia Akademian urte batzuk ikasten eman ondoren; han bere aita Spyrosekin topo egingo du, uharteko erregea, itsasotik datorren mehatxu batekin obsesionatua. Spyrosek, Agiari, bere emazte berri eta gaztea aurkezten dio, Eirene, honekin, galkor maitemintzen delarik. Eirene, bere senarraren axolagabekeriaz nekatuta, Agiagatik zerbait sentitzen hasten da. Ezkutuan, bi emakumeen arteko maitasun harreman bat garatuko da, baina ezin izango du bien patua gainditu.

  • Espazioa Txistua Denbora (maiatzak 22 - 19:00etan)

Txistua, Aritz Labrador Zornotzako Musika Bandako zuzendariaren proiektuaren late moti-a da. Txistua Euskal Herriko musika tresna tradizionala izanik, errezitaldi honen helburua historian zehar musika tresna gisa izan duen bilakaera aurkeztea da; txistua, XXI. mendeko espazioa eta denbora lotzen dituen tresna.

Kontzertu honetako programako lanek egungo espazioa eta denbora jorratzen dituzte eta instrumentuak bere sorreratik izan duen bilakaerari buruzko hausnarketa egiten dute: dantza tradizionaletik garaikidera, herri musikatik gaur egun konposatutako obra berrietara.

  • Arineketan (ekainak 5 - 19:00etan)

"Arineketan" Agate Amilibia zornotzarraren laguntza izango duen Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaranen musika proiektu bateratua da. Elkarlan horren ondorioz, argitaratu berri den izen bereko musika-lana sortu zen. Aspaldiko adiskidetasunean oinarrituta, proiektu honek sinbiosian musika sortzeko eta egiteko beharrari erantzuten dio.

J.I. Iztueta folklore biltzailearen 250. urteurrena eta bere "Guipuzcoaco dantza memorangarriak condaira edo historia" liburua hartu dituzte abiapuntutzat. Beren musikak eta hitzek bidea ireki diete, euskal doinu eta erritmoetan oinarritutako beren sorkuntzak gehituz.

Eta hortik aurrera zer? Jolasa, txantxa eta dibertsioa. Txistuaren, pianoaren eta fugaren arteko elkar-sartzeak euskal folklorearen doinu zahar asko hautseztatzen ditu, gaur egungo dantza taldeen esku material berri eta interesgarria utziz.

noticias de deia