Datorren abenduaren 14tik 18ra bitartean, Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeak Orientazio Azokaren hamargarren edizioari ekingo dio. Ekimen honen helburua, ikastetxeak azaltzen duenez, " ikasleak goi mailako ikasketen hautaketan laguntzea da".

Modu horretan, pandemia dela eta, aurtengo edizioan onlineko saioak eta saio presentzialak tartekatuko dira. Hala, San Jose Jesuitak Ikastetxeko ikasleek unibertsitateen aukera desberdinak ezagutu ahal izango dituzte. Hala nola, Deustuko unibertsitatea, Mondragon unibertsitatea, edota Nafarroako unibertsitatea.

Abenduaren 14an Deustuko Unibertsitatea izango da, 15ean Nafarroako Unibertsitatea, eta 16an Mondragon unibertsitateko eskaintza ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Azkenik, abenduaren 17an Digipen eta Madrileko Unibertsitate Europearra izango dira, eta Orientazio azokari amaiera emateko, Ikasle Ohien mahai ingurua antolatuko du Ikastetxeak hilaren 18an.