ERMUA. Ezagutzera eman dira gaurtik hasita eta igandera arte Ermua Antzokian eskainiko diren filmen izenak. Aste honetako programazioa zabala izango da: bi film euskaraz eskainiko dira, bat ingelesez eta beste bat gazteleraz. Lehenengoa, Siriako gerrari buruzko 'Para Sama' izeneko dokumentala, gaur bertan proiektatuko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Zine komertzialaren atalean, larunbat arratsaldean Mireia Gabilondo zuzendariaren 'Erlauntza' izango da ikusgai, 19:00etatik aurrera. Film hau euskaraz eskainiko da, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Komedia dibertigarria da, haurtzaroko lagun talde baten asteburuko elkarketa landetxe batean kontatzen du, kideetako bat ezkontzera doala eta agur-festaren aitzakian. Bigarren emanaldia astelehenean, hilak 14, izango da, 19:00etan.

Zine komertzialaren bigarren proposamenan, igande arratsaldeko 7etan Autumn de Wilde zuzendariaren ‘Emma’ titulukoa ikusi ahal izango dute ikusleek. Filma garaiko drama bat da, ukitu erroantikoak dituena. Emma Woodhouse neska eder, argi eta dirudun bat da, eta, gainera, maite du bere gizarte zirkuluko maitasun arazoetan murgiltzea bere herri ingeles aspergarrian. Jane Austenen eleberriaren egokitzapen berria. Filma bera ikusteko bigarren aukera izango du nahi duenak, abenduaren 15eko astearte arratseko 7etan.

Azkenik, asteko programazioak iragarrita duen azken aukera igande arratseko 5etakoa da, marrazki bizidunak eta ‘StarDog eta TurboCat’ titulukoa. Hau ere, euskaraz proiektatuko da. Istorio honek bi heroi ditu. Txakur leiala eta justiziaren aldeko katua. Elkarrekin abentura zoragarria biziko dute.