ZORNOTZAKO Udazken Txistulari Taldea 1998an sortu zen udalerriko kultura eta aisialdi jarduerak indarberri-tzeko helburu nagusiarekin. Horrela, eta 1999. urtetik aurrera talde honek, Karmengo eta Santanatxuko jaietan izan duen presentzia eta garrantzia uka ezinak dira. Orain dela 21 urte hasi ziren Amorebieta-Etxanoko jaiak alaitzen eta horregaitik Udazken taldeak antolatzen duen Txistularien Kontzertua jaietako egun berezietako bat da.

Lehenengo kontzertua 1999an izan zen, eta Iban Ibarretxek, taldearen arduradunak, oraindik ere gogoan du momentua. "Garai hartan bertokoa den Mikel Urdangarin abeslaria musikaren munduan lehen pausoak ematen ari zen eta berarekin egin genuen lehenengo kontzertua. 2019an, hain zuzen ere, 20. urteurrena ospatu genuen", gogoratzen du.

Izan ere, Amorebieta-Etxanoko jaiaetan Txistularien taldeak garrantzia handia izan du, baina baita herriaren egunerokotasunean. "Taldea sortu genuen momentutik, gure misioa beti izan da domeka guztietan kalejirak burutzea eta herria alaitzea. Bestalde, jaietan gauza berezi bat eskeintzea nahi genuen, herriko talde eta elkarte guztiak batzea. Adibiez, abesbatza, txalaparta taldea, dantza taldeak, erraldoiak, musikariak eta abar".

Urteak aurrera egin ahala Zorno-tzako jaiek beti izan dute talde honen parte-hartzea eta laguntza. Bai txupinazoaren momentuan, kalegiran eta kontzertu egunean. "Beti artista gonbidatuen kolaborazioarekin kontatzen dugu. Pantxoa ta Peio, Alex Sardui, Niko Etxart, Eñaut Elorrieta, Xabier Amuriza, Jaurne Garminde, Beñat Egiarte, edota AIDAE elkarteko lagunak".