- Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak 2020-2023 Plan Estrategiko berria idazteko eskaria egin duela ezagutzera eman zuen atzo. Urte amaierarako gertu izatea espero du eta partaidetza, lankidetza eta guztion ongizatea sustatuko dituen gobernantza ereduaren barruan egongo dela adierazi zuen. Plan berri honek gobenantza eredua, egitura eta antolaketa finkatuko ditu, egungo erronka eta behar ezberdinei erantzun egokia emateko eta lehentasunezko arloekin erlazionatutako zeharkako politikak ere proposatuko ditu. Besteak beste iraunkortasunarekin, berrikuntzarekin, berdintasunarekin eta euskararekin loturikoak.

Izan ere, Durangaldeko Mankomunitatea udal-eskumeneko zerbitzu edo jarduerak ahalik eta kalitaterik eta eraginkortasunik handienarekin antolatu, kudeatu eta emateko sortu zen eta helburu nagusi horrekin betetzen ditu zerbitzu ezberdinak gaur egun kide diren Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar eta Garaiko udalei. "Helburu hori begi bistatik galdu gabe, egungo beharrei erantzun egokiena emateko, Mankomunitatea hiru arlo nagusitan antolatu gura da: Herritartasuna, Tokiko Garapena eta Antolakuntza". Mireia Elkoroiribe, Mankomunitateko presidentearen esanetan "Plan Estrategiko honek Durangaldeko Mankomunitatearen gobenantza eredua, egitura eta antolaketa finkatu ditu, gaur egungo udalen eta batez ere herritarren behar eta erronkei erantzun egokia emateko".

Abiapuntua, beraz, gaur egungo gizarteak dituen behar eta erronka ezberdinei erantzun egokiena ematea izango da eta horretarako Durangoko Mankomunitateak hiru arlo horietan antolatuko du 2020-2023 urte bitartean izango duen Plan Estrategikoak. Hau da, Herritartasuna, Tokiko Garapena eta Antolakuntza.

Dokumentu berri honek gobernantza eredua, egitura eta antolaketa finkatuko ditu, eta baita prozedurak, zereginak, herritarrekin izan beharreko harremana, eta erakunde osoaren egitekoa hiru eremu horietan ezarritako helburuak betetzera bideratzeko behar diren baliabideak eta lankidetzak ere.

Zentzu horretan, Herritartasunaren arloko oinarrizko ildoak gizarte ongizatea eta pobreziaren eta parekidetasun ezaren aurkako borroka, berdintasuna, euskara eta kultura izango dira.

Bestalde, Tokiko Garapenerako funtsezko bi ildo jarraituko ditu hurrengo urteotan. Alde batetik, garapen iraunkorra, hondakinen kudeaketa eta klimaren aldaketaren aurkako borroka, eta bestetik enplegua sortzea eta eskualdeko ekonomia sustatzea, are gehiago gaur egungo osasun krisialdiak eragin dituen kalte ekonomikoak kontuan izanda.

Plan Estrategiko berriak izango duen hirugarren ardatza Antolakuntzarena izango da eta arlo honetan, Durangaldeko Mankomunitateak herritarren partaidetzara irekita egongo den gobernantza eredua gura du.

Era berean, dokumentu honek beste alderdi batzuk ere aztertuko ditu. Adibidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-zerbitzua ezartzearen bideragarritasuna eta, hala badagokio, zerbitzu berri honen diseinua proposatuko du. Gainera ezinbestekoa izango da burutzen dituen ekintza guztiak, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztientzako oparotasuna ziurtatzeko esparruan egotea.

Kontratuaren esleipena lortzen duen enpresak lau hilabeteko epea izango du 2020- 2023 Plan Estrategikoa egiteko, eta ziurrenik urte bukaerarako amaituta egon da.

Helburua. 2020-2023 Plan Estrategiko berriak Durangaldeko Mankomunitatearen gobenantza eredua, egitura eta antolaketa finkatu ditu gaur egungo behar eta erronkei erantzun egokia emateko. Herritartasuna, Tokiko Garapena eta Antolakuntza izango dira arlo nagusiak.

Epea. Urte amaieraran aurkeztuko da, herritarrekin eta gizarteko eta ekonomiako eragileekin elkarlanean eginda izango da.