- Durangaldeko Amankomunazgoak hiru proiektu berri martxan jarriko dituela ezagutzera eman du. Horrela, osasun egoerak sortutako krisi ekonomikoaren aurrean enpresa txikiei eta ertainei aholkularitza emateko zerbi-tzua, negozio aukeren prospekzioa eta ekonomia sustatzeko eredu berria proposatzea izango dira gauzatuko dituen proposamenak. Denak helburu bakarrarekin: eskualdeko lehiakortasuna bultz-tzea eta bertako enpresei susper-tzen laguntzea.

Covid-19ak ekonomian izan duen eragin negatiboa kontuan izanda, Mankomunitateak garatuko duen lehenengo proiektua Durangaldeko enpresa txikiei eta ertainei zuzenduta dago. Alde batetik, administrazioetatik bultzatu diren neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri da martxan eta beste alde batetik, epe ertain-luzera, ekonomiaren sustapenerako eta lehiakortasunerako berrikuntza funtsezko palanka dela jakinda, Durangaldeko Behargintzatik enpresen berrikuntza soslaia aztertuko da, eta euren gaitasunak eta berrikuntzako jarduera hobetzen lagunduko zaie.

Bigarren proiektuaren helburu nagusia, ekonomiaren sustapenaren alorrean eskualdeak dituen lehentasun estrategikoekin erlazionatutako negozio aukera espezifikoak identifikatzea eta transferi-tzea izango da.

Azkenik, mankomunitateko arduradunek ekonomiaren sustapenean koordinazioa hobetzeko gobernantza eredu berria proposatu, kontrastatu eta sustatzeko proiektua azaldu dute, eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultza-tzeko helburuarekin.