ERMUA. Martxoaren 14an ezarritako alarma egoeraren ondorioz, hainbat establezimenduk euren jarduera eten behar izan zuten. Orain, euren saltokiak itxi behar izan dituztenentzako garai egokia da berehalako suspertzeari begira gauzak prestatzen hazteko.

Horretarako, Ermuko Udalak Enplegatze Agentzia dauka martxan, lan-bitartekaritzako zerbitzua, enplegu-eskatzaileak eta lanpostu jakin batzuk bete nahi dituzten enpresak harremanetan jartzeko. Bitartekaritzaren helburua da langileei beren ezaugarrietara egokitutako enplegua ematea eta, era berean, enplegatzaileei beren beharren arabera egokiak diren pertsonak aurkeztea.

Agentziaren bidez kudeatzen diren enplegu-eskaintzek esparru guztiak hartzen dituzte, baina industria-sektoreari erreparatzen diote batez ere, gure ingurunean lehentasunezkoa baita, eta, ondoren, zerbitzuen sektoreari.

NOLA ERABILI ENPLEGATZE AGENTZIA

Enplegatze Agentzia lan-eskaintzak kudeatzeko gertuko eta doako zerbitzua da, bai enplegu-eskatzaileentzat, bai enpresentzat. Lan bila ari diren edo enplegua hobetzeko egoeran dauden pertsonen kasuan, curriculum vitaea aurkez dezakete edo euren datuak eguneratu helbide honetan.

Oso garrantzitsua da aplikazioan agertzen diren datu pertsonalen, prestakuntzaren eta esperientziaren eremu guztiak betetzea, batez ere landu nahi diren lanbideak - Interesak atala -, horri begiratzen baitiote enpresek profil jakin batzuk bilatzen dituztenean.

Enplegu-agentziari buruz sor daitekeen edozein zalantza edo arazo argitzeko, mezu bat idatz daiteke agenciacolocacion@udalermua.net edo pe@udalermua.net helbideetara.

Bestalde, eskaintza bat kudeatu nahi duten enpresek mezu bat bidal dezakete pe@udalermua.net helbidera, eta berehala bidaliko zaie eskaera egiteko orria.