Podiumean. Larunbatean, Bilboko Bizkaiko frontoian Euskadi Kickboxing 2020 Txapelketa ospatu zen. Bertan Elorrioko Indar Xsport kluba eta Berriz eta Durangoko Team Laureano taldeak guztira 19 domin lortu zituzten, infantil, kadete, junior eta senior kategorietan, hain zuzen ere, 9-25 bitartekoak aritu ziren. Dani Nuñez, Indar Xsport entrenatzaileak esperientzia ikaragarria izan zela adierazi zuen. “Hazten, ikasten eta batzen jarraitzen dugu, baina garrantzitsuena kirola sustatzea da, eta hori da gure pasioa”.