Haurtzaroan eta gaztaroan izan litezkeen adikzioak prebenitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak, Guraso Eskoletako saio berri bi antolatu ditu 10 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzat. Besteak beste bideo-joko eta sare sozialetan egoteak dituen arriskuak aztertuko dira martxoan zehar.

Alde batetik, bideo-jokoen erabilera 10 eta 13 urte arteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago eta etxean bideo-jokoen erabilera kudeatzeko tresnak emango zaizkie. Horrela, neska-mutilek erabiltzen dituzten bideo-joko motak aztertuko dira, alde positibo eta negatiboak azpimarratuz eta gehiegizko erabilera aztertuz. Martxoaren 16an euskaraz eta 17an gaztelaniaz izango da.

Bestalde, bigarren saioan nerabezaroan sare sozialaren erabilera azpimarratuko da eta 14 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago eta prebentziorako hainbat tresna eskaini nahi zaizkie. Martxoaren 24an euskeraz eta 26an gaztelaniaz izango da.

Familia eskolen saioek bi orduko iraupena izango du eta 17:30 etatik 19:30ra burutu dira Nafarroa Zentroan. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoren 13ra arte.