Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebietako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu, eta horiek ezagutzera eman ditu gaur goizean. Besteak beste, Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. edizioa egingo da, eta mota guztietako ekintzak antolatu dira: tailerrak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, antzerkia...

EMAKUME NEKAZARI ETA ARTISAUEN AZOKA

Emakumeen Nazioarteko Egunari aurre harturik, Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren XXIII. edizioa egingo da larunbatean, martxoaren 7an. Goiz guztian zehar Euskal Herriko hainbat lekutako 20 bat ekoizle egongo dira Zelaieta parkean. Hainbat eta hainbat produktu izango dituzte ikusgai: ogia, gozoak, marmelada, barazkiak, arropak edo osagarriak, beste batzuren artean. Egoitza Euskal Herrian duten enpresetako artikuluak daude beraz ikusgai, emakumeek egin eta ikusgai izango dituztenak, hogei bat txabolatan.

Gainera, Lorelei Green eta Discofagia taldeek musika zuzenean jarriko dute 12:00etatik aurrera.

MARTXOAK 8

Emakumeen Nazioarteko Egunean, ohi bezala, elkarretaratzea egingo da Herriko plazan 13:00etan eta ondoren erakunde adierazpena irakurriko da.

PROGRAMAZIO OSOA

Osteguna, martxoak 5

19:30ean SACZ edo Koraleko egoitzan, Harrison 6. Hitzaldia "Baby Life Rescue: Emakumeen elkartasuna Afrikan".

Ostirala, martxoak 6

18:00 Nafarroa Zentroan, 1. solairuan, hitzaldia: "Erreferente diren emakume ekintzaileak". Amorebieta-Etxanoko hiru emakume ekintzaileren esperientzia: Joana Gil, Melanie Quintana eta Olga Fernandez.

Larunbata, martxoaren 7a

10:00 Zelaieta Parkea: Emakume Artisau eta Nekazarien Azokaren XXIII. edizioa, goiz guztian.

12:00 Zelaieta parkea: musika zuzenean Lorelei Green eta Discofagiarekin.

12:00 Udal liburutegia: kontu kontalaria, Ane Guevara ipuin kontalariarekin.

20:15 Zornotza Aretoa: "Elisa y Marcela" antzezlana, A Panadaria konpainiarekin.

Igandea, martxoaren 8a

13:00 Herriko plazan: elkartu eta erakunde adierazpena irakurri.

10:00 Nafarroa Zentroa: tailerra "Neu nagusi: nola antzeman eta gainditu kanpoko eta barruko mugak ekiterakoan" Izen-ematea zabalik martxoaren 10era arte.

Martxoaren 3tik martxoaren 17ra

Zornotza Aretoa: 'Papeles de cine' erakusketa, María Lafuente Lechuga, Layayaletuca.

KINE ZIKLOA

Martxoak 3, 20:15 - María Lechuga, kontzertua.

Martxoak 3, 20:15 - La Hija de un Ladrón, Belén Funes. 102 min. Espainia. (2019)

Martxoak 10, 20:15 - El Viaje de Marta, Neus Ballús. 83 min. Espainia. (2019)

Martxoak 17, 20:15 - Booksmart, Olivia Wilde. 102 min. Estatu Batuak. (2019)