BILBO. Jakina da dagoeneko martxoaren 8a, aurten igandea, egun berezia dela, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen baita. Hori dela eta, Ermuko Udaleko Aukera Berdintasunerako sailak 3,4 kilometroko luzera izango duen martxa antolatu du egun horretarako. Ibilbidea AECCko boluntarioek minbiziaren inguruan antolatzen duten ibilaldiaren berdina izango da, gaur goizean Beatriz Gamiz zinegotziak azaleratu duen moduan.

Korrikan jarraitutako formatua hartuko du martxa horrek eta talde eta elkarte ezberdinetako emakumeak izango dira buru, ordezkariek lekuko sinboliko bat (zurezko tailu bat) pasatuko dizkiotelarik elkarri txandaka, emakumeak gizartearen aurrean ikusgai jartzeko. Ibilbide tarteak eta eramaileak oraindik zehaztu gabe daude, baina jakina da ordezkari horiek guztiak "soilik emakumeak" izango direla. "Ekimena festa handia izatea nahi dugu eta emakumeak erabateko protagonistak izatea", azpimarratu du Gamizek. "Jardunaldi katalizatzailea izatea nahi dugu, emakumeok merezi dugun protagonismoa emateko eta gizartearen aurrean ikusgarri bihurtzeko" erantsi du.

Antolatzaileek egun horretarako kamiseta oroigarriak eskatu dituzte, eta asteazkenetik aurrera -otsailaren 19tik- eskuragai izango ditugu, 4 euroko prezioan bakoitza. Ekimen honetan bildutako diru guztia berdintasun-proiektu baterako erabiliko da, baina oraingoz ez da zehaztu. Kamisetak moreak dira, 'Ermuakr?sa' leloa daramate eta taila guztietako unitateak eskainiko dira, haurretatik hasi eta helduetaraino. Ibilaldia amaitzean, parte-hartzaileei nylonezko poltsa bat emango zaie, fruta bat, ur botila bat eta txokolatea duen barratxo energetiko bat barne. Osagai horiek Zearkaleko BM supermerkatuak emango ditu. Supermerkatu horrek helmugako arkua ere jarri eta babestuko du.

Ekimena Orbe Kardinalaren plazan amaituko da, 'Flash move' lan batekin.