BILBO. Ermuko 'Aldapakua' izeneko eraikin zaharra historia da jada. Mallabiko Excavaciones Jon enpresak behera bota du herriko Erdikokale eta Orbe kardinal plaza lotzeko proiektuaren obrekin jarraitu ahal izateko. Nahiz eta pasaden asteartean hasi ziren eraikina eraisten, oraindik jarraitzen dute hondakinak lekutik ateratzen.

Lan horiek proiektuaren bigarren fasea da, abuztuan Aranburu familiak ireki zuenb lehen zapata denda eta estankoa hartzen zituen eraikin zaharra bota ondoren. Hurrengoa frontisaren alboko horman pasabidea irekitzea, orubea integratzea eta urbanizatzea izango da. Bulego Teknikoak astearte honetan azalduko ditu jardueraren gora-behera zehatzak, Gai Orokorren eta Osoko Bilkurak aztertu beharreko gaien Batzordean, bilera horrek Udalbatza ohiko jarduera bueltatzea ekarriko du, gabon jaietako etenaren ostean.

Lan hau indarrean dugun Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean (HAPOn) aurreikusi eta jasota dago. Udalarentzat lehentasunezko xedea da zonaldea urbanizatzea eta hiriaren zati hori berreskuratzea, alde zaharreko hirigunearen bihotzean dagoelako. Hori gauzatzeko eta lurra eskuratzeko udala jabeekin negoziatzen jardun du. Erakundeak urbanizazio proiektua enkargatu zuen, zeina otsailaren 19an egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu zen. Zehetasun guztiak aipatu batzordeko agirien artean dituzue, hasierako onespenaren txostena; proiektua eta egindako aurkezpena daudelarik.