ÚLTIMA HORA
Bizkaia sale de la zona roja por coronavirus
Bizkaidendak antolatutakoa

Ermuko 'Artarrai' dendaren erakusleihoa Bizkaiko onena izendatu dute

Ia 200 saltokik hartu dute parte lehiaketan, eta irabazleak 1.500 euroko saria jaso du

30.12.2019 | 13:15
Bizkaidendaken lehiaketa irabazi duen erakusleihoa.

ERMUA. Ermuko 'Artarrai' izeneko opari eta apaingarri dendak Bizkaidendak antolatutako erakusleihoen lehiaketaren aurtengo edizioa, lehenengoa, irabazi du. Lehiaketaren saria 1.500 eurokoa da, eta sariaren arrazoia, Bizkaidendaken arabera, "Erakusleihoaren bikaintasunagatik eta dinamismoagatik, eta baita herri bertako mezuagatik ere" izan da.

Bizkaidendak antolatutako lehen edizio honetan ia 200 merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduk parte hartu dute. Harriduraz eta emozioz jaso zuten saria, Nerea eta Aurora haien jabeek.

Bizkaiko merkatari Elkarteen Federazioak antolatutako ekitaldiak lurralde osoko 16 herritako establezimenduak izan ditu parte-hartzaile, "Santurtzitik Ermura eta Bermeotik Ugaora", Bizkaidendak elkarteko Jose Andres Cebrecos presidentearen hitzen arabera.

Yolanda Alzola aurkezlearen laguntzarekin, 150 euroko tokiko 16 sariak aukeratu eta finalera sartu ziren (MJ Oinetakoak Mungian; Bicis Cañas Bizi Zornotzan; Floristeria Santutxu; Izara Elorrion; Optika Arteaga Galdakaon; Amalur Loradenda Lekeition; Kreta Loradenda Arrigorriagan; Axa Seguros Ugao-Miraballesen; Acus Filium Basaurin; Lonbo Aretoan egindako azken fasean. Azkenean, Ermuko Artarrai garaile eta erakusleihorik onena hautu izan zen.

Bigarren saria, 750 eurokoa, Astrabudua merkatuko Charo Pollerentzat izan zen, tipologia propioa dela-eta, erakusleiho bat aurkezteko zailtasunagatik. Hirugarrenetik bosgarrenera bitarteko sariak, MJ Oinetakoak, Luma Liburudenda eta Kreta Loradendarentzat izan ziren, bakoitzak 300€ jasoz.

Lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan du. Azken galak Arrigorriagako Udalaren babesa ere izan du.