Arratsaldeko 17:00etan

Glu Glu Pinotxo antzezlana aurkeztuko du gaur Ermua Antzokian

Sarrerak 4 euroan daude salgai Antzokiko leihatilan antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik

28.12.2019 | 16:45

Bilbo. Glu Glu Pinotxo antzezlana aurkeztuko du gaur Ermua Antzokian. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da eta sarrerak 4 euroan daude salgai Antzokiko leihatilan antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik.

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta, Pinotxo euskarazko antzerki emanaldia familia osoarentzat izango da, ikastea, komedia, antzerkia, musikala, dantza eta jokoa uztartuz. Atzoko, gaurko eta biharko haurrentzako klasiko bat taularatuz, komedia musikal honek edonor islatu dezaketen eta bertatik ikas daitekeen egoeretara eramango du publikoa. Gaur egun, XIX. mendeko ipuin klasikoak erabateko indarraldia du, eta familia osoa dibertituko du.

Astelehenean, hilak 30, Kulturmagic taldearen Liluraren laborategia magia ikuskizunaren txanda izango da. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nork asmatzen dituen eskuzko jokoak? Nork egiten ditu? Nork erabakitzen du jendaurrean erakutsi daitezkeen? Zenbat trikimailu mota daude? Nola sailkatzen dira? Beti egin dituzun galdera magiko horien erantzunak ezagutu nahi badituzu, ezin duzu galdu Gargot irakasle txundigarriaren laborategi-tailerrera egindako bisita gidatua. Harekin igarkizunaren eta efektu berezien munduan murgilduko zara, eta ilusionismoaren bazter guztiak ezagutuko dituzu. Ah! Eta, gainera, magia ikuskizun harrigarri batez gozatu ahal izango duzu, Mago Handiak eskainia, egin berri diren jokoek funtzionatzen dutela erakusteko. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak 4 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Antzokiko leihatilan.