BILBO. Ermuako kirolariek emaitza bikainak eskuratu dituzte arku tiraketan 2018/2019 denboraldian. Azpimarratzekoa da Mikel Lopez ermuarrak Aire Zabaleko Espainiako Txapelketan izan duen parte-hartzea, arku instintibo modalitatean, finalera helduz. Betiondo Ermuko Arku Tiraketa Elkarteak modalitate ezberdinetan parte hartu du, eta honakoak dira herriko tiralariek lortutako postuak:

Aretoko Euskadiko Txapelketa:

Arku instintiboa, gizonezkoak: Mikel Lopezek hirugarren postua eskuratu du.Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gilek bigarren postuan amaitu du.Aretoko Liga:

Arku instintiboa, gizonezkoak: Basilio Izquierdok hirugarren postua eskuratu du.

Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gilek bigarren postuan amaitu du beste behin.

Aire Zabaleko Euskadiko Txapelketa:

Arku instintiboa, gizonezkoak: Basilio Izquierdo txapeldun izan da, eta Mikel Lopezek hirugarren postua eskuratu du.

Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gil txapeldunorde izan da, bigarren postuan amaitu baitu.

Aire Zabaleko Liga:

Arku instintiboa, gizonezkoak: Mikel Lopez izan da txapeldun, eta Basilio Izquierdo, aldiz, txapeldunorde.Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gilek bigarren postuan amaitu du liga.

Txapelketa ofizial horietatik at, herriko kirolariek lagunarteko eta klubetako lehiaketetan ere parte hartu dute, hainbat garaikur lortuz.

Azpimarratzekoa da Mikel Lopez ermuarrak Aire Zabaleko Espainiako Txapelketan izan duen parte-hartzea, arku instintibo modalitatean. Lopezek emaitza ona eskuratu du, proba kanporatzaileak gaindituz eta finalera helduz, maiatzean Guijuelon (Salamanca) jokatutako txapelketan.