BILBO. Abuztua oporrekin lotu ohi dugun hilabetea da, oro har. Beroarekin, kalean egotearekin eta, zergatik ez, kaleko zinearekin. Horregatik, Ermuako Udal Kultura Sailak kaleko zinemaren edizio berri bat antolatu du. Filme erakargarriaz beteriko lau astez gozatu ahal izango dute Ermuara hurbiltzen diren denek, publiko guztietarako pelikulak eskainiko baitituzte Cardenal Orbe plazan.

Proposamen interesgarriak genero anitzak biltzen ditu, guztion gustuak asetzeko modukoa. Proposamena oso zabala da, ikusle guztientzat, sei, 12 eta 16 urtetik gorako beste bana; gazteentzat, publiko orokorrarentzat, marrazki bizidun edo animazioazkoak, trhrillerrak, abenturak, eta abar...

Proiekzioak astelehenean ?abuztuak 5ean- hasiko ditugu eta astero astelehen eta asteazkenetan egingo dira, gaueko 10etatik aurrera. Herriko plaza izanen da proiekzio gunea ateri badago eta Santiago elizako arkupea euria eginen duen egunetan.

Lehen filma Javier Fesserek zuzenduriko eta sari ugari bildutako ‘Campeones’ titulua izango da.

Horren ondoren eta kronologikoki adierazita abuztuaren 28ra bitartean ikusi ahal izango dugunak ondokoak dira: “Mamma Mía -una y otra vez-”, “El mejor verano de mi vida”, “Thi Mai”, “Ocean's 8”, “Harpetarra”, “Los Increíbles” y “Jurasic World: el reino caído”.

Eskaintza zabala, titulu berriez eta genero desberdinez osaturikoa: thrillerrak, marrazki bizidunak, abenturak, zientzia fikzioa, eta abar? lagun edo familiartean ikusi eta gozatzeko. Filmarik gehienak -6- adin guztientzako aproposak dira, eta beste bi 12 eta 16 urtetik aurrerakoentzat, hurrenez hurren