BILBO. ‘Meeting Point’ eta ‘Topa’ dantza-ikuskizunak Berrizko jaietan aurkeztuko dira uztailaren 2an . Ikuskizunak eskolako patioan izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ertza konpainiaren Meeting Point koreografiak Kale Ikuskizun Onenaren Max saria lortu zuen iaz.

“MEETING POINT”

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak, besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, persona berriak bilakatzen garen. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean, zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Defini ezina den zera berri bat, baina biak (?edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena. Meeting Point-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, eta hori gerta dadin gurutzatu behar diren “putzuetaz” eta itxaron behar den denboraz. Leioako 2017 Umore Azokan Euskadiko Kale Ikuskizun Onenari Saria.

ERTZA

Zenbait konpainiatan dantzari eta aktore jardun ondoren, hainbat dantza- eta antzerki-obra (11 aretokoak eta 9 kalekoak) sortzen lagundu ostean eta hainbat proiektu paralelotan parte hartu eta gero, Asier Zabaletak Ertza konpainia sortu zuen, 2004an. Konpainia horretan, askotariko proiektuak egiten ditu: tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-programak eta abar. Asier Zabaletaren obra askok saria lortu dute nazioarteko jaialdietan.

“TOPA”

Plaza batean daude lau gazte, gure edozein hiritako edozein plazatan. Bat-batean, musika entzuten da, eta dantzan hasten dira gazteak. Eguneroko ogia dute, adierazpen-bidea. Dantzak egiten ditu diren hori. Batzuek euskal dantza tradizionalak ikasi zituzten; beste batzuk, berriz, hip-hop dantzariak dira. Kalea, beren bizi-eremua, dute lotune. Lau interpretatzaileren bategitea proposatzen du Topak. Bakoitzak bere jatorri artistikoari eutsiz, bat egiten dute laurek trebakuntza bizi eta indartsu batean, non lankideak ezagutuz interpretatzaileak aberastu egiten diren. Kaleko adierazpen garaikideak, gaur egun hirietako plazetan bizitza partekatzen dutenak. Elkarrekin eraiki dute Topa kaleko pieza, non hiri-eremua eremu eszeniko bihurtzen den, ikusleen laguntzaz.

KUKAI / BRODAS BROS

Kukaik 2001ean ekin zion bere ibilbideari, Deiadarra koreografia aurkeztuz. Handik gutxira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean hasi zen. Haren ikuskizunek hainbat sari jaso dituzte. Dantzako Nazio-saria 2017., Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003?

2006an sortu zen Brodas Bros konpainia eta, hasieratik, Pol eta Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaia- eta ahizpa-bikoteak bultzatu ditu taldearen proiektu guztiak, zeinen ezaugarri nagusia moldakortasun izugarria baita.