BILBO. Aukeran Dantza Konpainiak euskara batuaren istorioa kontatuko du dantzaren bitartez, Biz-hitza koreografia-lana aurkeztuko du hain zuzen, datorren larunbatean Berrizko Kultur Etxean ospatuko da, XV. Dantza Zirkuituareneskutik.

Eusko Jaurlaritzako Kulturaeta Hizkuntza Politikako Sailak Sarearen bidez antolatutako ekimen horrek 80emanaldi eskainiko ditu urtarriletik abendura EAEko 26 agertokitan.

“Herria da gorputza, hizkuntzabihotza” Fernando AireXalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa etaMikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz?Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, bainaeuskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez.

AukeranDK 1997an sortu zen, Edu Muruamendiaraz dantzari etakoreografoaren ekimenez. Ordudanik ibilbide luze eta emankorra izan du,hainbat ikuskizunen produkzioak eta horiekin egindako birek erakusten dutenez.Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea dalan koreografikoaren ezaugarria.

NON: Berrizko Kultur Etxea

NOIZ: Apirilak 27, larunbata

ORDUA: 20:00

ZUZENDARITZA: Edu Muruamendiaraz

ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Ainhoa Aierbe

GIDOIA: Xabi Paya

MUSIKA: Aitor Etxebarria

ARGIZTAPEN DISEINUA: Carlos Solano

DANTZARIAK: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun

JANTZIAK: Oscar Armendariz