BILBO. ‘Bel Canto’ eta ‘Perdiendo el este’ filmak, asteburu honetan izango dira ikusgai Ermua Antzokian. Filmen zikloa ohi den bezala ostegunean hasiko da Marcelo Martinessi zuzendari paraguaiarraren Las herederas filmarekin , homosexualitateari buruzko drama kontatzen du filmak.

Chela eta Chiquita duela 30 urtetik elkarrekin bizi diren bi emakume dira. Gizartean kokapen ona duten familietako alabak dira, eta lanik egin gabe eroso bizi ahal izateko adina diru jaso zuten oinordetzan. Orain, ordea, 60 urte baino gehiago dituztenean, jasotako diru guztia agortu zaie. Zorrak ez ordaintzeagatik kartzelaratuko dute Chiquita, eta Chela familia oneko adineko emakumeei taxi zerbitzua eskaintzen hasiko da. Las herederas apirilaren 11n eskainiko da 20:30ean.

Zine komertziala larunbatean hasiko da 19:30ean, Bel Canto. La última función filmaren lehenengo emisioarekin. Juliane Moore, Ken Watanabe eta Christopher Lambert aktoreak ditu protagonista Paul Weitzek zuzendutako operari buruzko drama honek. Roxanne Coss soprano ospetsua da, eta diktadura militar baten mendean dagoen Hego Amerikako herrialde batera joango da Hosokawa negozio-gizon japoniar aberatsaren festa batean kontzertu pribatua eskaintzeko. Diplomatikoen eta politikoen arteko bilera egiten denean, gerlari erreboltari talde batek hartuko du japoniarraren luxuzko etxea, eta kartzelan dauden euren kideak askatzeko eskatuko dute. Etxe berean dauden bitartean, bahituek eta bahitzaileek elkar ulertzeko modua aurkitu beharko dute. Bel Canto. La última función igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean ere izango da ikusgai.

Asteko bigarren film komertziala Perdiendo el este izango da, Perdiendo el norte dibertigarriaren jarraipena, Paco Caballerok zuzendua. Julian Lopez, Miki Esparbe, Carmen Machi, Leo Harlem eta Edu Soto aktoreak dira, besteak beste, komedia honetako protagonistak. 1.300 milioi biztanle ditu Txinak, eta munduko lehenengo potentzia ekonomikoa bihurtzear dago. Milaka urteko kultura duen herrialde exotiko izaera gainditu du herrialdeak; jada ez da arroza makilekin jaten den eta erreak ele gisa esaten diren herrialde soila. Lur modernoa eta indartsua da, aukeren lurraldea, guztia posible den tokia. Hori dela eta, gero eta zaharragoa den Europa zaharreko milaka gaztek euren asmoak maletan sartu eta bederatzi mila kilometroko bidaiari ekiten diote, Ekialde Urruna konkistatzeko asmoz. Baina ez da batere erraza izango hizkuntza, kultura eta ohitura oso desberdinak dituen herrialde batean arrakastatsua izatea. Perdiendo el este larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean emitituko da.

Azkenik, igandeko haurren saioan Mirai, mi hermana pequeña pelikula japoniarra eskainiko da. Kun mizke hazitako eguzki epeleko lau urteko mutikoa da, baina bere arreba Mirai jaiotzean, gurasoek ez diote hainbeste arreta eskainiko. Hori horrela, sekula bizi gabeko egoeren aurrean aurkituko du bere burua, baina orduan, bere arrebaren bertsio nerabeak denboran zehar bidaiatuko du, etorkizunean Kunekin batera irudimenaz haratagoko abentura ederrak bizitzeko. Pelikula 17:00etan hasiko da.