Larunbat honetan, maiatzak 13, Bilbao Basket taldeak ligako partida berri bat jokatuko du Bilbao Arenan, Betisen aurka. Hori dela eta, zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilbobusen behin behineko zerbitzu berezi bat eskainiko du Bilboko Udalak. Beti bezala, linea berria Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da, eta Bilbao Arenaraino helduko da.

Horrela, larunbatean, 20:45ean jokatzekoa den Surne Bilbao Basket-Betis partida dela eta, E7 linea Plaza Biribiletik Bilbao Arenara 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik (hau da, 19:45etik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 y 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partidaren ondorengo minutuetan eta Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo duTE.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.