Ezagutzera eman dira dagoeneko VillaSoundBilbao jaialdiko VSB Mentoring fasean arituko diren partaideak: bost bizkaitar (Ben Santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzania eta Txopet) eta gipuzkoar bat (Alai).

VSB Mentoring programaren xedea da talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatzea, tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez, euren jarduera profesionalizatu ahal dezaten. Hala, bada, aurten, maiatzetik irailera, hautatuek formazio espezializatua jasoko dute produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz edo sustapenaz, besteak beste.

Prestakuntza, beraz, profesionalek emango dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Hala nola: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

Prestakuntza- eta laguntza-aldiaren ondoren, parte hartu duten sei taldeetako bat hautatuko dute VSB TOUR delakoaren hurrengo faserako, zeina 4 kontzertu izango baitira Estatuko uri banatan, 2022ko azken hiruhilekoan zehar.

Itzuliaren xedea da banden proiekzioa sustatzea eta sinergiak sortzea beste leku batzuetako gazte talde batzuekin, eta, orobat, Bilbotik kanpoko pertsonen talentua proiektatzea.

PROFILA. BANDAK/BAKARLARIAK

Hautatutako 6 bandak osatzen dituzten 15 pertsonen artean, 4 emakumezkoak dira, eta 11 gizonezkoak. Kantutegian erabilitako hizkuntzez den bezainbatean, gaztelania da nagusi, ingelesaren eta euskararen gainetik. Haien batez besteko adina 25,7 urte da; horrek erakusten du Jaialdiak bertako musikari gazteen alde egindako apustua.

BESTE SARI BATZUK

Mentoring fasera igarotzeko uneaz gain, VillaSoundBilbao programa dagoeneko iritsi da jaialdiaren lehen fasean parte hartu duten 12 banden artean sariak banatzera ere:

  • Aste Nagusia Saria: emanaldi bat datorren Aste Nagusian, bertako Rockaren agertokian (Bizkaiko taldeentzat bakarrik). Supercremalleras
  • Musika Bulegoa Saria: kontzertu bat, Musika Bulegoaren kide den areto batean (babesleak hautatua): Laguna Goons
  • Bilborock saria: 100 ordu Bilborocken entsegu-lokaletan (Bizkaiko talde/bakarlarientzat bakarrik): Tanzzania
  • Jaialdi saria: Last Tour enpresak antolatutako jaialdi batean parte hartzea, epaimahaiak hautatuko du zeinetan. Last Tour enpresak erabakiko du non izango den emanaldia: Ben Santana