Antzerkia, musika, tailerrak Eta askoz gehiago, aste honetan Bilbon

22.04.2022 | 15:07
Antzerkia, musika, tailerrak Eta askoz gehiago, aste honetan Bilbon

Bilboko Udalak datorren asterako kultur programazioa argitaratu du ostiral honetan, apirilaren 25etik maiatzaren 1era, astelehena, igandea, eta askotariko jarduerez beteta dator: antzerkia, musika, hitzaldiak, tailerrak,...

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz.

Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

Apirilak 28, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegia. 29 Producciones-Peter Pan: Hasta siempre jamás. Istorio hau urruti dago Peter Pan ikono gisako hartatik: Wendy du sujeta, eskolako kideen bullyinga pairatzen duen nerabe bat, eta egoeraz gogaituta, sekula betikora alde egingo duena, bere ametsetako lekura. Han Peter ezagutuko du, basoko izaki bat, bere buruari ume galdua deitzen diona, eta Peterek bere egoitzaren edertasuna agertuko dio Wendyri; Peterek, baina, eginahalak egingo ditu Wendy betiko gera dadin.

UDAL LIBURUTEGIAK

Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.

Apirilak 27, 18:00etan. Otxarkoagako Liburutegia. Ipuin-kontalaria. "Lapurretak", Zirkoloretsua. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara.
Apirilak 28. 18:00etan. Ibaialdeko Liburutegia. Ipuin-kontalaria. "Txarko eta€magoa?", Teatro Begira. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara
Apirilak 28, 18:00 etan. Iralako Liburutegia. Ipuin-kontalaria. "Sorginak", Apika. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara.
Apirilak 28, 18:30ean. Begoñako Liburutegia. "Ciberseguridad: protege tu privacidad" hitzaldia, Macsonrisas-ek emana. Publiko heldua, Gaztelania.

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

Apirilaren 28ra arte. Begoñako Udaltegia – Photobat - Argazkigintza.Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. Espero dugu gozatzea!

La Bolsako Udaltegia - María Rosario Uriarte - El Color En La Naturaleza – Argazkigintza. Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera.

San Frantziskoko Udaltegia - Angel Sánchez – Babel - Argazkigintza.Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

Errekaldeko Udategia - Blanca Calderon - Margoa. Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

Apirilak 26, 19:00etan. "XXI. mendeko emakume idazleak" zikloan, Ana Merino idazleak parte hartuko du Idoia Jauregi kultura-kazetariarekin batera.
Apirilak 28, 19:00etan. "Matematikak eguneroko bizitzan" zikloaren beste edizio bat hasi da, "Criptografía y matemáticas: una breve historia de victorias y derrotas" izenekoa, María Isabel González Vasco, Juan Carlos Erregarean Unibertsitatekoa.

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE

Musika dibertigarria da – La música me divierte da hiritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, publikoa musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara hurbiltzeko helburuarekin sustatutako kontzertu didaktikoen zikloa.

Apirilak 29, 19:00etan. Bertendona Institutoa. Dúo Dídyma - "Ida y vuelta, por favor". Bidaia musikala eta kulturala zelten musika izan den lurraldeetan. Bidaia honetan, musika-piezak interpretatuko dituzte, batzuk tradizionalak eta beste batzuk XXI. mendean konposatuak. Sarrerak salgai esteka honetan.

noticias de deia