ONCEk Bilboko Salbeko zubia aukeratu du bere urteko lehen kupoia egiteko. Zehazki, zozketarako 5,5 milioi kupoi jarriko dira salgai eta Errege bezperan egingo da, urtarrilaren 5ean. Eguneko kupoi bat da, eta, beraz, 1,5 euroren truke, 55 sari eskaintzen ditu, bost zifratan, 35.000 eurokoak.

Kupoiaren xehetasunak Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan Juan Mari Aburto Bilboko alkateak; Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkariak; Usue Vallejo ONCEren Euskadiko eta Kantabriako joko-buruak eta Jesús Mª Puebla ONCEren agente saltzaileak egindako aurkezpenean eman dira jakitera.

Kupoia, Guggenheim Bilbao Museoaren eta Arku Gorrien zati bat ere ikusten den zubiaren ikuspegi monumentala erakusten duena, 2022ko urtarrilaren 5ean zozketatuko da, asteazkena, eta, beraz, eguneroko kupoia denez, 1,5 euroren truke, 35.000 euroko 55 sari bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriean ere jokatuz, hilean 3.000 euroko "paga" bat 25 urtez irabaztea eskaintzen du, 35.000 eurokoa.

ONCEk Euskadiko ekitaldi eta gai esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du bere kupoietan, eta, horrela, eskertu egitm nahi die herritar eta hiritarrei ONCEren jokoekiko adierazten duten konfidantza, horiei esker, EAEko erakundean afiliatuta dauden 3.400 pertsona itsu inguruk jasotzen bait dituzte beharrezko prestazio sozial eta teknikoak, erabat gizarteratzearen alde eginez.

Pandemiaren ondorio suntsitzaileak gorabehera, agente saltzaileek ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitzen dute, baita Euskadiko kale eta plazetan ere, saritutako udalerrien zerrenda luzearekin, eta horien artean nabarmentzen da Bilbo, izan ere 2021. urteari 4 milioi euroko sariaz hasi bait zuen urtarrilaren 1ean, Gabonetako zozketa bereziari esker.

ONCEren kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira; izan ere, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen ditu, eta berariaz debekatzen du adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste. Erakundeak herritarrekiko erantzukizuna du, eta joko arduratsuko politika sustatzen du, Munduko Loteria Elkarteak eta Estatuko Loteria eta Totoen Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.

ONCEren kupoiak ONCEren 19.000 saltzaile inguruk merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.

ZUBI ENBLEMATIKOA

Salbeko zubia 1972ko urtarrilaren 9an ireki zuten. Juan Batanero ingeniariaren lana da, eta garai hartako aurreratuenetako bat bihurtu zen kable tirantedunen sistemari eta metalezko taulari esker. Horrez gain, 23 metroko altuera nabarmena zuen, mota guztietako ontziei pasatzen uzteko pentsatua.

Zubiak Salbe izena jaso zuen ofizialki 2016an, igogailuak ditu itsasadarraren eskuineko ertzean, Giltza bat izeneko 1.000 metro kuadroko horma-irudiaren aurrean, eta haren ezkerreko ertzeko kaietan Guggenheim Museoa dago.

Ordura arte zubia nagusi izan zen espazioan integratzeko asmoz, Frank Gehryk museoa kokatzea bilatu zuen, zubia eraikinaren espirituarekin bat eginez, eta antzeko ezaugarriak zituen dorre bat gehituz.

Egungo Salbe zubia 2007an amaitu zen, Guggenheimen hamargarren urteurrenean Daniel Burenen L´Arc Rouge (Arku Gorria) obraren inaugurazioarekin, zubiaren zutabeen gainean jarria. Konjuto monumental hori guztia datorren astetik aurrera salgai egongo den kupoiaren irudia da.